Putz egin eta ikusiko duzu

Esku artean duzun Putz egin eta ikusiko duzu hau KUKU! emozio-programaren barnean BELDURRA lantzeko dagoen album ilustratua da.

Kuku! emozio-programa, hain zuzen, Haur Hezkuntzan oinarrizko emozioak lantzeko hezkuntza-programa da. Helburua da ahozkotasuna oinarri izanda norberaren emozioak ezagutzea, kudeatzea eta besteenak hobeto ulertzea.

Oinarrizko 6 emozio lantzen ditu: poza, beldurra, haserrea, tristura, nazka eta sorpresa. Eta emozio horiek lantzeko zenbait baliabide eskaintzen ditu: album ilustratuak, horma-irudiak, jolasak eta emozio-txartelak. Esku artean duzun hau da album horietako bat.

Album ilustratuak eta ipuinak haurraren behar esanguratsuak asetzeko tresna indartsu bat dira. Emozionalki osasuntsu hazteko tresna dira, bizitzako gatazkei aurre egiteko indar terapeutikoa. Pentsamendua garatzearekin batera, kategoria intelektualak eraikitzen ditu haurrak, eta bidaia luze horren adierazle nagusia hizkuntza da.

Haserrea eskuetan duzuela, hauexek elkarrizketarako arrastoak:

Irakurri aurretik:

  • Zer ikusten duzu azalean? Nor dago? 
  • Zer dago guardan? Ba al du loturarik azalarekin?
  • Zeren inguruan izan daiteke istorioa? Zer gertatuko ote da? (aurreratzeak eta hipotesiak)

Irakurtzean:

  • Zer gertatzen zaio mutikoari?
  • Nola sentitzen da bera? Nola dakizu?
  • Bera bezala sentitu al zara inoiz? Noiz?
  • Zer aholkatzen dio amonak? Eta zuri, zer aholkatzen dizute gurasoek?
  • Zer geratzen da amonak esandakoa egiten duenean? Espero al zenuen halakorik?
  • Egiten al duzu zuk helduek esaten dizutena? Eta zer gertatzen da?

Haurrei emozionalki adimentsuak izaten laguntzeko, garrantzitsua da testuinguru aberats eta aproposak eskaintzea, eta horixe eskaintzen dute Kuku! emozio bildumako baliabideek.

Album ilustratuak:
– Haserrea, Iñigo Astiz · Leire Salaberria.
– Sorpresa! Agurtzane Ortiz · Enrique Morente. 
– Irrimola, Maite Mutuberria.
– Nazkatasuna, Peru Magdalena · Mikel Valverde.
– Tristura, Joseba Sarrionandia · Irrimarra.

Horma-irudiak:
– Tikili-tokolo zirkuan, Mikel Valverde.
– Firin-faran kalejiran, Mikel Santos "Belatz".
– Oinak lurrean pil-pilean, Gorka Aranburu.
– Plasta-plasta, parrasta! Lotura Films.
– Txispun burrun! Higinia Garay.
– Bat-batean, zast! Xabier Sagasta.

Jolasak:
– Emozio-txartelak
– Emozioen domino-jokoa
– Emozioen memoria-jokoa