IKASELKAR

KONPROMISOA

Ikaselkar hezkuntza-argitaletxean irakaskuntza-ikaskuntza prozesua bideratzen laguntzeko hezkuntza programa abangoardistak jartzen ditugu irakasleen zerbitzura.

Pedagogikoki berritzaileak gara, eta gure metodologiak irakasleekin sortuak eta ikasleekin egiaztatuak daude. Euskara eta euskal kulturaren transmisioa dira gure iparrorratza.

GURE FILOSOFIA

Ikaselkarren euskal hezkuntza sistemaren lurzorua jartzen lagundu nahi dugu, Euskal Herriko gainontzeko hezkuntza eragileekin batera.

Horretarako, pedagogian aditua den eta ikasleekin harreman zuzena duen profesional taldea ari gara lanean.

Erakunde buru askea gara, eta izan ditzakegun irabaziak euskal hezkuntza sistema eraikitzen jarraitzeko berrinbertitzea da gure xedea.