KUKU! EMOZIO-PROGRAMA

HAUR HEZKUNTZARAKO EMOZIO-PROGRAMA

Ahozkotasunean oinarritzen da KUKU! emozio-programa. Norbere emozioak ezagutzea, adieraztea eta kudeatzen ikastea du helburu. Izan ere, gure emozioak ezagutuz, besteenak ere hobeto ulertuko ditugu.

Pertsonak emozionalki ere adimentsuak izateko testuinguruak sortzen laguntzeko estrategiak eta baliabideak eskaintzen ditu. Baliabide horiek, gainera, esparru anitzetan dira erabilgarriak, eskolan zein familian.

Zein dira KUKU! emozio-programaren gako nagusiak?

  • Haurraren izate osoa errespetatzen da.
  • Haurraren emozioak dira protagonista.
  • Komunikazio eta hizkuntza gaitasunetan jartzen du azpimarra.
  • Ekintza autonomoan oinarrituta dago.
  • Irekia eta malgua da.

Hezitzailearentzako baliabideak

Haurrekin emozioak lantzeko helduak barneratu behar ditu kontzeptuak, eta, era berean, baliabideak erabiltzeko ere trebatu egin behar du.

  • Online ikastaroa. KUKU! emozio-programa gelara eramateko online ikastaroa egiteko aukera. Prestakuntza-ikastaro hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak homologatu du.
  • KUKU! ingurune digitala. Gelan erabiltzeko hainbat baliabide eta proposamen malgu eta ireki ingurune digitalean eskura.
  • Planifikaziorako erremintak eta 360 graduko ebaluazio-prozesua oinarri duen behaketa-proposamenak ere eskuragarri ingurune digitalean.

Haurrarentzako baliabideak

Ukitzeko, usaintzeko eta sentitzeko album ilustratuak, horma-irudiak, musika, jolasak eta ikus-entzunezkoak eskaintzen dizkie haurrei KUKU! emozio-programak.

Baliabide hauek guztiak une, egoera, espazio eta adin desberdinetan erabiltzeko helburuarekin sortu dira. Oinarrizko sei emozio dituzte abiapuntu: poza, beldurra, tristura, haserrea, sorpresa eta nazka. Taldean nahiz ekintza autonomoan erabili daitezke.

KUKU! emozio-programa sakonago ezagutu eta aztertu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan edota eskatu hitzordua!

                                                
ETXEAN ERE EMOZIOAK LANTZEKO BALIABIDEAK

 

Haurrei emozionalki adimentsuak izaten laguntzeko garrantzitsua da testuinguru aberats eta aproposak eskaintzea, eta horixe da KUKU!
emozio bildumaren ekarpena.

Album ilustratuak:
Haserrea, Iñigo Astiz · Leire Salaberria.
Sorpresa! Agurtzane Ortiz · Enrique Morente. 
Irrimola, Maite Mutuberria.
Putz egin eta ikusiko duzu, Karmele Jaio · Mikel Casal.
Nazkatasuna, Peru Magdalena · Mikel Valverde.
Tristura, Joseba Sarrionandia · Irrimarra.

Horma-irudiak:
Tikili-tokolo zirkuan, Mikel Valverde.
Firin-faran kalejiran, Mikel Santos "Belatz".
Oinak lurrean pil-pilean, Gorka Aranburu.
Plasta-plasta, parrasta! Lotura Films.
Txispun burrun! Higinia Garay.
Bat-batean, zast! Xabier Sagasta.

Jolasak:
Emozio-txartelak
Emozioen domino-jokoa
Emozioen memoria-jokoa

KUKU! emozio-programa sakonago ezagutu eta aztertu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan edota eskatu hitzordua!