Emozio-txartelak

Esku artean dituzun emozio-txartelak Kuku! emozio programaren barnean dauden oinarrizko 6 emozio lantzeko dira.
Kuku! emozio-programa, hain zuzen, Haur Hezkuntzan oinarrizko emozioak lantzeko hezkuntza-programa da. Helburua da ahozkotasuna oinarri izanda norberaren emozioak ezagutzea, kudeatzea eta besteenak hobeto ulertzea.
Asko idatzi eta hausnartu da historian zehar emozioen inguruan. Iturri desberdinetatik edan dugu Kuku programa gorpuzteko, eta egile gehienen adostasuna duten oinarrizko sei emozioekin hastea proposatzen dugu:
TRISTURA:
- Energia eta gogo ezarekin lotzen da.
- Epe luzean iraun dezakeen emozioa da
- Galera batekin dago lotuta
HASERREA:
- Mehatxu baten berri ematen diguna
- Haserreak haserrea ekar dezake
- Beldurra uxatzen laguntzen du
SORPRESA:
- Emozio guztien artean laburrera
- Geldiarazi egiten gaitu
- Atentzioa berreskuratzeko gakoa
NAZKA:
- Emozio primitiboa da
- Gauza kaltegarriak uxatzeko baliagarria
- Sinesmen eta kulturekin lotura handia du
POZA:
- Gaizkiegona murrizten duena
- Gutxi irauten du gehienetan
- Harreman sozialak murrizten dituena
BELDURRA:
- Beldurra izatea ez da txarra
- Oso bizia da
- Bizirik irauteko baliagarria
6 emozio horiek lantzeko, zenbait baliabide aurreikusi ditugu: album ilustratuak, horma-irudiak, emozio-txartelak eta jolasak. Esku artean dituzun hauek dira emozio-txartelak.
Emozio-txartelek bi alderdi dituzte: batean, emozioen aurpegi-adierazpenak agertzen dira, emozio bakoitzeko 3 aldaera (intentsitate ezberdinetan adierazita), eta, bestean, egoera irekiak, sekuentziak eta istorioak sortzeko aukera emango digutenak. Era berean, norberaren esperientziak azaltzeko bidea ere ematen du jolasak.
36 ilustrazio eder, emozioak identifikatzeko eta istorioak sortzeko aukera ematen digutenak. Edozein hizkuntzatan, familian nahiz eskolan, bakarka nahiz taldean jolasteko txartelak dira.
Edozein dela adierazi edo landu nahi den emozioa, galdera hauek lagungarri izan daitezke:
- Zer da sentitzen duen hori? Nola dakizu?
- Nola sentitzen da? Non sentitzen du emozioa? Nola adierazten ari da?
- Zerk eragin dio emozio hori ? (hipotesiak)
- Zer egin dezakezu hurrengo batean emozio hori beste era batera bideratzeko?
Jolasteko aldaera ezberdinak txartelean bertan dituzu.
Haurrei emozionalki adimentsuak izaten laguntzeko, garrantzitsua da testuinguru aberats eta aproposak eskaintzea, eta horixe eskainiko dizute esku artean dituzun txartel hauek.
Erantsi Kuku! bildumako gainontzeko baliabideak:
Album ilustratuak:
– Haserrea, Iñigo Astiz · Leire Salaberria.
– Sorpresa! Agurtzane Ortiz · Enrique Morente.
– Irrimola, Maite Mutuberria.
– Putz egin eta ikusiko duzu, Karmele Jaio · Mikel Casal.
– Nazkatasuna, Peru Magdalena · Mikel Valverde.
– Tristura, Joseba Sarrionandia · Irrimarra.
Horma-irudiak:
– Tikili-tokolo zirkuan, Mikel Valverde.
– Firin-faran kalejiran, Mikel Santos "Belatz".
– Oinak lurrean pil-pilean, Gorka Aranburu.
– Plasta-plasta, parrasta! Lotura Films.
– Txispun burrun! Higinia Garay.
– Bat-batean, zast! Xabier Sagasta.
Jolasak:
– Emozioen domino-jokoa
– Emozioen memoria-jokoa
