Bat-batean, zast!

Esku artean duzun Bat-batean, zast! KUKU! emozio-programaren barruan dagoen SORPRESA lantzeko horma-irudia da. 

Kuku! emozio-programa, Haur Hezkuntzan oinarrizko emozioak lantzeko hezkuntza-programa da. Helburua da, ahozkotasuna oinarri izanda, norberaren emozioak ezagutzea, kudeatzea eta besteenak hobeto ulertzea.

Oinarrizko 6 emozio lantzen  ditu: poza, beldurra, haserrea, tristura, nazka eta sorpresa, eta emozio hauen lanketarako hainbat baliabide eskaintzen ditu: album ilustratuak, horma-irudiak, jolasak eta emozio-txartelak. Esku artean duzun hau da horma-irudi horietako bat. 

Elementu honek emozio eta komunikazio egoerak era bisual eta erakargarrian batez ditu. Hainbat erabileraren artean, elkarrizketarako, egoera eta gertakizunen inguruko bizipenak, emozioak eta sentimenduak bizitzeko eta adierazteko aukera eskaintzen du. Gainera, haurrak helduarekin edo bakarrik erabil dezake.

Bat-batean, zast! sorpresa lantzeko berariaz sortutako horma-irudia da. 

Sorpresa emozio guztien artean laburrena da; asko jota, segundo gutxi batzuk irauten du. Une batean, susto bat bezalakoa da, eta geldiarazi egiten gaitu; behin ezustekoa pasatuta, eragin digun emozioa geratuko da (beldurra, poza, haserrea…). Estimulu berriei, ustekabekoei eta berehalakoei erantzuten laguntzen digu. Organismoak eta zentzumenek aktibatzen duten emozioa da, modu biziagoan hautemateko eta eraginkorrago erantzun ahal izateko.

Nola jokatu sorpresarekin?

  1. Ikasketa-prozesuetan giltzarria den emozioa da: atentzioa jartzen edo berreskuratzen laguntzen baitu.
  2. Emozio desatseginetan kateatuta dagoen pertsonari bere emoziotik irten eta beste batera bideratzeko erabilgarria da. 
  3. Ikerketarako, kuriositaterako  eta motibaziorako gakoa da. Jakinmina pizten du.

Bat-batean, zast! eskutan duzuela, hona hemen elkarrizketarako pista batzuk:

Hainbat egoeratan erreparatu daiteke. Lagungarri dira:

_Eskola aldean:  Basajaun lotarako gunean, urtxintxa eta trikuarekin batera; mozorroen txokoan, azeria eta otsoa; mugimendu txokoan, armiarma-sarea, igelak eta txoriak: eraikuntza txokoan, zuhaitza eta arranoa; irakurketa txokoan, armiarma, untxia eta ahuntza yoga egiten; arte txokoan, oreina adarrekin margotzen eta igela aulki gainean; sinbolikoan, arranoa habiarekin, tartako sugetxoa eta lapikoko xaguxarrak; harreran, hartza; esperimentazio txokoan, zizareak; eta jangelan, basurdea barazkia jaten eta, mahai gainean, sagutxoak eta satorra. Izaki estralurtarra ere topatu duzue?

_Baso aldean: txori amari janari eske dagoen neskatoa; zapata batzuk; okila mokoarekin seinale bat egiten; untzetan haurrak kulunkan, koalarena egiten enborretan; perretxikoak aurkitzen dituen taldea;  ipuina irakurtzen dioten orein kumea; enbor barrenera zulotik sartzen den mutikoa; adarra txirrista modura erabiltzen ari direnak; armiarma-sareko jostailuak; estralurtarraren ontzia; matxinsaltoarena egiten, edota igelekin karrankan ari diren haurrak; erreka ondoan dauden jostailuak; estralurtarra bera; hontza; basurdeak eta haurrak lokatzetan jolasten; txingurrien ilara...

Haurrak emozionalki adimentsuak izaten laguntzeko, garrantzitsua da testuinguru aberats eta aproposak eskaintzea, eta horixe da esku artean duzun Bat-batean, zast! horma-irudiak eskainiko dizuna. 

Erantsi Kuku! bildumako gainontzeko baliabideak:

Album ilustratuak:
– Haserrea, Iñigo Astiz · Leire Salaberria.
– Sorpresa! Agurtzane Ortiz · Enrique Morente. 
– Irrimola, Maite Mutuberria.
– Putz egin eta ikusiko duzu, Karmele Jaio · Mikel Casal.
– Nazkatasuna, Peru Magdalena · Mikel Valverde.
– Tristura, Joseba Sarrionandia · Irrimarra.

Horma-irudiak:
– Tikili-tokolo zirkuan, Mikel Valverde.
– Firin-faran kalejiran, Mikel Santos "Belatz".
– Oinak lurrean pil-pilean, Gorka Aranburu.
– Plasta-plasta, parrasta! Lotura Films.
– Txispun burrun! Higinia Garay.
Jolasak:
– Emozio-txartelak
– Emozioen domino-jokoa
– Emozioen memoria-jokoa