URTXINTXA

IKASLEA BERE BIDEAREN PROTAGONISTA

 

Haur Hezkuntzak berebiziko garrantzia du haurraren garapen osoan. Etapa honetan garatzen hasten dira, hain zuzen, adimenaren gaitasunak, nortasunaren ezaugarriak, gorputzaren ahalmenak, gizarteratze eta harremanetarako hastapenak.

Urtxintxa 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzendutako proiektua da. Ekintza oinarri hartu, eta haurraren behar eta interesak kontuan hartuta, jolasaren bidez, komunikatzen, pentsatzen eta ikasten, elkarrekin egiten eta ekiten, eta norbera izaten ikas dezan lagundu nahi du proiektuak. Beti ere, norbera bere ikaskuntza-prozesuaren jabe eginez.

Irakaslearentzako baliabideak

  • Hiru hileka antolatutako karpetak; besteak beste, ipuinak laminatan, horma-irudiak, hiztegi mutuak, abestiak edota ikus-entzunezkoak eskaintzen dira haurraren intereseko gaiak jorratzeko.
  • Irakaslearen gunea: erabilerarako gida didaktikoak.

Haurrarentzako baliabideak

  • Irakasleentzat bezala, hiru hileka antolatutako karpetak; besteak beste, lan-koadernoak, ipuinak, edota hiztegi fitxak ikaslearen gaitasunak garatzen laguntzeko.
  • Musika-eduki osoa plataforma digitaletan entzungai: youtube.com/ikaselkar

Gure proposamenak sakonago ezagutu eta aztertu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan edota eskatu hitzordua.