eki LH
EKI LH 4-5-6
Diziplinarteko izaera du Lehen Hezkuntzako EKI proiektuak.
Konpetentziak ikas-egoera errealetan lantzen, garatzen eta ebaluatzen dira, eta egoera horiek askotariko baliabideen erabilera integratua eskatzen dute.
- Ikaslearen parte-hartze aktiboa sustatzen du, interesa eta motibazioa mantenduz.
- Eskuratutako jakintzak, trebetasunak, jarrerak eta balioak erlazionatzera, beharrezkoak hautatzera eta horiek modu integratuan aplikatzera darama ikaslea.
- Hainbat hizkuntza eta bitarteko digital baliatzea eskatuko dio ikasleari.
- Mundua ulertzea erraztuko dio ikasleari, errealitate hurbilarekiko interakzioaren bidez.
- Bakarka zein lankidetzan, elkarrekin eta elkarrengandik ikasiko dute ikasleek.
Ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren jabe bihurtuko da. Horretarako, besteak beste, autozuzenketa eta autorregulazio-jarduerak eskainiko dizkiogu, autonomia, motibazioa, esperimentazioa eta pentsamendu kritikoa sustatuz.
Ebaluazio hezitzailea bideratzeko tresnak eskura izango ditu irakasleak: zertarako, zer eta nola ebaluatu.
Ikas-irakaskuntzarako ingurune malguak
Zure ikastetxearen eta ikasleen beharretara erraz egokitzeko ikas-irakaskuntzarako ingurunea eratzeko malgutasuna eskaintzen du eki proiektuak.
Ekigunea, paperezko liburua eta ingurune digitala uztartuz
- Ikasleen motibazioa eta parte-hartzea sustatzen du.
- Edukien lanketan laguntzen du eta ulermena errazten du.
- Taldean lan egiteko eta ikasgela mundura irekitzeko aukera eskaintzen du.
- Baliabide eta prozedura anitzek ezagutza partekatua eraikitzen laguntzen dute.
- Ikasleen aniztasunari erantzuten dio.
Ikas-irakaskuntzarako ingurune digitala
- Ikasteko era eta erritmo desberdinetara egokitzeko, ibilbidea nahieran antolatzeko aukera.
- Eduki moldagarriak, proposatutakoak aldatu edota eduki berriak sortzeko aukera.
- Ebaluazio hezitzailea bideratzeko tresnak.
- Autorregulazio-jarduerak eta ikasleei oharrak eta iruzkinak bideratzeko tresnak.
- Ikasleen ikasketa prozesuaren unean uneko jarraipena.
- Ikus-entzunezko baliabideak, ariketa interaktiboak edota nobere lanak eta konpetentziak garatzeko txantiloiak liburuan integratuta.
- Ikasgela digitala antolatzeko eta kudeatzeko erraztasunak.
Irakaslearentzako baliabideak:
Proiektua gelaratu eta eguneroko planifikazioa egiten laguntzeko erremintak eta baliabideak izango dituzu beti eskura.
- Gida didaktikoa. Unitate bakoitzaren gaineko azalpenak, jarraibideak eta iradokizunak izango dituzu gida didaktikoetan.
- Ebaluaziorako tresnak. Jakintzen eta konpetentzien garapen-mailaren ebaluazioa bideratzeko jarraibideak edota jarduera espezifikoak Irakaslearen gunean izango dituzu.
- Tutoretza-bideoak. Proiektuaren egileen eskutik, unitate didaktiko bakoitzaren azalpenak eta gako nagusiak bideo formatuan ikusgai izango dituzu.
- Ikasmaterial digitala. Ingurune digitalera egokitutako ikasmateriala eskuratu ahal izango duzu arbelean proiektatzeko.
- Ekigunea. Paperezko liburuaren ezinbesteko osagarria da, euskarri digitalak biltzen dituen ataria. Horrez gain, ikt.ekigunea.eus atarian proposatzen zaizkizun aplikazioak eta ingurune digitalak erabiltzen trebatzeko tutoretza-bideoak izango dituzu.
Ikaslearentzako baliabideak
Askotariko baliabideak izango ditu ikasleak eskura, erdietsi beharreko konpetentzia maila eta oinarrizko jakintzak eskura ditzan. Horrela, bakoitzaren ikasteko erritmoetara eta moldeetara egokituko da ikas-irakaskuntza.
- Ikaslearen liburua. Paperean zein digitalean, ikaslearen liburuak biltzen ditu ikasleak ikasturtean zehar landuko dituen eduki eta jarduera guztiak.
- Jarduera-fitxak. LH 5. eta 6. mailako unitate didaktikoetako jarduerek eskatzen dituzten adierazpenak eta ariketak egiteko euskarria dira: grafikoak, txantiloiak, taulak, mapa kontzeptualak, inkestak…
- Lan-koadernoak. Euskara, Lengua Castellana eta Matematikako unitate didaktikoen osagarriak dira, lanketa sistematikoak biltzen dituztenak.
- Ekigunea. Liburuaren ezinbesteko osagarria da, euskarri digitalak biltzen dituen ataria. Entzungaiak, ikus-entzunezkoak, animazioak, irudiak, jarduera osagarriak, konpetentzia digitala lantzeko fitxak eta informazio-testuak daude bertan.
eki proiektua sakonago ezagutu eta eskaintzen dituen materialak ikusi eta aztertu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan.
- eki proiektuaren katalogoa.