Pribatutasun-politika
Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa | |
---|---|
Erantzulea | Elkar-Ikastolak Zerbitzuak, S.L. (B75041251) |
Helburuak | Hezkuntza argitaletxe zerbitzuak ematea eta honekin lotutako formakuntza kudeatzea; webguneen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzutea; gure zerbitzuekin zerikusia duten komunikazio informatiboak edota komertzialak bidaltzea |
Legitimazioa | Zerbitzua emateko datu tratamenduaren beharra, legezko interesa eta baimen zehatza (legitimazio oinarri nagusiak) |
Hartzaileak | Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea, legezko betebeharrak edo kasu espezifikoak izan ezik |
Eskubideak | Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko enpresara jo dezakezu, helbide honetan: Pilotegi Bidea, 2, 4. bulegoa, 20018 Donostia (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: ikaselkar@ikaselkar.eus; telefonoa: 943 22 58 76 |
Pribatutasun Politika - Datu Pertsonalen Babesa
1. Tratamenduaren Erantzulea
- Izen soziala: Elkar-Ikastolak Zerbitzuak, S.L.
- I.F.Z.: B75041251
- Helbidea: Pilotegi Bidea, 2, 4. bulegoa, 20018 Donostia (Gipuzkoa)
- Telefono zenbakia: 943 22 58 76
- Helbide elektronikoa: ikaselkar@ikaselkar.eus
- Gipuzkoako Probintziako Merkataritza Erregistroa, 2509. liburukia, 1. folioa, SS 33354 orria.
Elkar-Ikastolak Zerbitzuak, S.L. (aurrerantzean “Ikaselkar” edo “Tratamenduaren Erantzulea”) enpresaren helburu nagusia da hezkuntza argitaletxean irakaskuntza-ikaskuntza prozesua bideratzen laguntzea.
2. Indarrean dagoen legedia
Ikaselkarrek egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:
a) 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
b) Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
c) Arau osagarriak eta garapen-arauak.
3. Webguneak eta sare sozialetako kanalak
Ikaselkarren webgune ofiziala www.ikaselkar.eus da eta sare sozialetan dituen kanal ofizialak hauek dira:
- Facebook: https://www.facebook.com/pages/category/Local-Service/Ikaselkar-hezkuntza-argitaletxea-106014898074636/
- Twitter: https://twitter.com/ikaselkar?lang=es
- Instagram: https://www.instagram.com/ikaselkar/?hl=es
- Youtube: https://www.youtube.com/channel/UCUjoO1k-8woojPGe_K-6-sw
Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Ikaselkarren webgune ofizialari, bere sare sozialetako kanal ofizialei eta egon daitezken mugikorretarako aplikazioei (“APP”-ak) “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.
4. Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak
Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Ikaselkarren webgune edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Ikaselkarren tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.
Ikaselkarren webgunearen bidez egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:
a. Ikaselkarrek sortutako materiala eta baliabideak kudeatzea, baita honi lotutako zerbitzu osagarriak kudeatzea ere (esate baterako, formakuntza saioak).
Legitimazio-oinarri nagusia: zerbitzua emateko datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.)
b. Interesdunekin harremana mantentzea, egindako kontsultei erantzutea eta eskaerei erantzuna ematea. Gure zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzea.
Legitimazio-oinarri nagusia: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)
c. Ikaselkar-en jarduerei buruz informatzea; webgunearen kudeaketa eta erabilpenaren analisia egitea; ikaselkar-ekin zerikusia duen jarduerekin lotutako informazio-komunikazioak bidaltzea.
Legitimazio-oinarri nagusia: Tramenduaren Erantzulearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)
5. Sekretu eginbeharra
Ikaselkarrek erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
6. Datu pertsonalak biltzea
Ikaselkarrek ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, erakundeak hainbat eginkizun aurrera eramateko (online eta offline) ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea.
Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.
Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. ikaselkar-ek erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela.
Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. ikaselkar-ek nozbait adin txikikoei zuzendutako zerbitzu bat eskaintzen badu guraso edo tutore legalen baimena eskatuko du, datu pertsonalen bilketa, tratamendu eta, bere kasuan, datuen komunikaziorako.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Ikaselkarrek ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.
7. Enplegu-eskatzaileak
Ikaselkarrek webgunean eduki lezakeen baliabidearen bitartez, posta arruntez, posta elektroniko bitartez edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidali badiguzu, Ikaselkarri berariazko baimena ematen diozu zure datuak enpresaren tratamedu sisteman gordetzeko.
Zure datuak Tratamenduaren Erantzuleak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Ikaselkarrek hautaketa-prozesua egiteko kontratatu dezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.
8. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Ikaselkarrek ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan ikaselkar-ekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Ikaselkarren menpe.
9. IKASELKARren presentzia Sare Sozialetan
Ikaselkarrek Sare Sozial desberdinetan profilak ditu, erakunderekin edo haren jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.
Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Ikaselkarren profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio erakunderi bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.
Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Ikaselkarrek erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erakunderekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daiteke. Era berean, erabiltzaileak ikaselkarri eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Ikaselkar sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.
Erabiltzaileei jakinarazten zaie Ikaselkarren sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.
Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta ikaselkar-ek duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Ikaselkarrek ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Ikaselkarrek alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.
Ikaselkarrek Facebook, Instagram, Twitter, YouTube eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.
Ikaselkarrek beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Ikaselkarrek edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.
Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan "gustatzen zait" sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Ikaselkarrek zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) erakundeak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.
10. Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskari egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Ikaselkar. Pilotegi Bidea, 2, 4. bulegoa, 20018 Donostia (Gipuzkoa), telefonoa: 943 22 58 76 edo, bestela, ikaselkar@ikaselkar.eus helbide elektronikoaren bitartez.
Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiri baten kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiri horren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
11. Segurtasun-neurriak
Ikaselkarrek, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela ikaselkarren erantzukizunpekoak.
12. Segurtasun urraketak
Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 943 22 58 76 telefono zenbakia edo ikaselkar@ikaselkar.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.
13. Indarraldia
Ikaselkarrek beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Ikaselkarrek aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, ikaselkar-ek gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
14. Jurisdikzioa
Ikaselkar eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Ikaselkar eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Ikaselkarrek Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.