ERABILERA ANITZEKO ESPAZIOAK HEZKUNTZAN

Altzariak irakaskuntza-ikaskuntza prozesua errazteko elementu gisa

 

Ikas-irakaskuntzarako espazio berritzaileak funtsezkoak dira ikasleek modu desberdinetan ikas dezaten, partaide sentitu, inspiratu eta motibatu daitezen. 

  • Ingurune goxoa. Ikasleek dituzten jokamoldeek zerikusi zuzena dute espazioaren antolaketak sortzen dituen emozioekin. Erabiltzen diren altzariek eta horien antolaketak eragina dute giro goxoak sortzerakoan.
  • Malguak, beharraren arabera egokitzeko modukoak. Irakaskuntzak dituen izaera anitzei erantzuteko bidea emango duten espazioak behar ditugu, ikasteko eta irakasteko modu eta behar desberdinen zerbitzura.
  • Ergonomia. Mugimendua gaitasun kognitiboarekin lotzen dute ikerketa ugarik. Horregatik, mugimendua eta gorputzaren postura zaintzea ezinbesteko elementuak dira ikasgelan.
  • Bizitasuna. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua era askotarikoa denean, ohikoena da gela antolaketa batek egoera guztiak ez asebetetzea. Ikasleak eta irakasleak eroso sentitu behar dute espazioaren antolaketarekin, elkarrekin eraikitzeko eta deseraikitzeko aukera izan behar dute.

Mahai eta aulkiez gain, harmailak ere eskaintzen dizkizugu; neurrira egindako modulu-multzoa, ikasgelan lankidetzarako espazioak nahieran antolatzeko aproposak. 

Informazioa osatzeko edota altzariak bertatik bertara ikusi eta ukitu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan.