TXANELA
Gaitasunen garapenean oinarrituta, 6 eta 12 urte bitarteko ikasleen garapen integrala du helburu Txanelak, ikasleak bizitza osorako baliagarri izango zaizkion oinarriak jaso eta gara ditzan.
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren bidez, oinarrizko konpetentziak lantzen dira maila eta unitate guztietan: pentsatzen eta ikasten jakitea, elkarrekin bizitzen jakitea, norbera izaten jakitea eta egiten eta ekiten jakitea.
Irakaslearentzako baliabideak:
- Lehen Hezkuntzako maila guztiei erantzuteko proposamen globalizatua: Euskara, Ingurune fisiko-soziala eta arte hezkuntza bere baitan biltzen dituena. Baita, Lengua Castellana, Matematika eta Musika arloak ere.
- Ikasmaterial fisikoaz gain, baliabide guztiak biltzen dituzten liburu aberastuak: ikus-entzunezkoak eta entzungaiak.
- Irakaslearen gunean, erabilerarako gida didaktikoak.
Ikaslearentzako baliabideak
- Ikasleek dituzten beharrei erantzuteko ikasmateriala: lan-koadernoak, ikus-entzunezkoak, entzungaiak eta irakurgaiak.
- Ikasle bakoitzaren beharretara moldatzeko material osagarria.
Gure proiektuak sakonago ezagutu eta aztertu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan edota eskatu hitzordua.