KUKU! EMOZIO-PROGRAMA

HAURRAREN GARAPEN INTEGRALERANTZ

 

Haur Hezkuntzak berebiziko garrantzia du haurraren garapen osoan. Etapa honetan garatzen hasten dira, hain zuzen, adimenaren gaitasunak, nortasunaren ezaugarriak, gorputzaren ahalmenak, gizarteratze eta harremanetarako hastapenak.

Oinarrizko emozioak lantzeko emozio-programa da Kuku!, norbere emozioak ezagutzeko, erregulatzeko eta besteenak hobeto ulertzen laguntzeko, ahozkotasuna oinarri hartuta.

Poza, haserrea, beldurra, tristura, nazka eta sorpresa dira oinarrizko sei emozioak. Emozioen lanketarako berariazko elementuak sortu dira, norberaren bizipenetatik abiatuta, esparru anitzetan erabilgarri direnak: eskolan, familia artean edota haurrak bere kasa jolasteko.

Kuku! emozio programaren gako nagusiak:

  • Haurraren izate osoa errespetatzen du.
  • Haurraren emozioak dira protagonista.
  • Komunikazio eta hizkuntza gaitasunetan jartzen du azpimarra.
  • Ekintza autonomoan oinarrituta.
  • Irekia eta malgua da.

 

Hezitzailearentzako baliabideak

  • Literatura eta arte lanak, jolasak eta tailerrak ditu abiapuntu Kuku! programak. Emozio bakoitzak horma-irudia, album ilustratua eta ikus-entzunezkoa ditu; horiez gain, emozio-txartelak, dominoak eta memoria-jokoak osatzen dute programaren bilduma.
  • Ingurune digitalean, berriz, irakaslearentzat gidaliburuak eta gelaratze proposamenak eskaintzen dira, plangintzarako eta ebaluaketarako erremintekin batera.

Haurrarentzako baliabideak

  • Haur bakoitzaren behar eta interesetara egokitzen da Kuku! emozio programa; une, espazio eta adin ezberdinetan landu daiteke.
  • Haurrak ekintza autonomoan aritu ahal izateko elementuek osatzen dute bilduma: ipuinak, horma-irudiak, ikus-entzunezkoak eta jolasak, besteak beste.

KUKU! emozio-programa. Zertarako eta zergatik. [PDF 137 KB]

- Ikusi eta deskargatu Ikaselkar hezkuntza argitaletxearen hezkuntza-eskaintza [PDF 2,66 MB]

                                                
ETXEAN ERE EMOZIOAK LANTZEKO BALIABIDEAK

Haurrei emozionalki adimentsuak izaten laguntzeko, garrantzitsua da testuinguru aberats eta aproposak eskaintzea, eta horixe eskaintzen dute Kuku! emozio bildumako baliabideek.

Album ilustratuak:
Haserrea, Iñigo Astiz - Leire Salaberria.
Sorpresa! Agurtzane Ortiz - Enrique Morente. 
Irrimola, Maite Mutuberria (poza lantzeko album ilustratua)
Putz egin eta ikusiko duzu, Karmele Jaio - Mikel Casal (beldurra lantzeko album ilustratua)
Nazkatasuna, Peru Magdalena - Mikel Valverde (nazka lantzeko album ilustratua)
Tristura, Joseba Sarrionandia - Irrimarra (tristura lantzeko album ilustratua)

Horma-irudiak:
Tikili-tokolo zirkuan, Mikel Valverde (beldurra lantzeko horma-irudia)
Firin-faran kalejiran, Mikel Santos "Belatz" (poza lantzeko horma-irudia)
Oinak lurrean pil-pilean, Gorka Aranburu (tristura lantzeko horma-irudia)
Plasta-plasta, parrasta! Lotura Films (nazka lantzeko horma-irudia)
Txispun burrun! Higinia Garay (haserrea lantzeko horma-irudia)
Bat-batean, zast! Xabier Sagasta (sorpresa lantzeko horma-irudia)

Jolasak:
Emozio-txartelak
– Emozioen domino-jokoa
– Emozioen memoria-jokoa