Tristura

Esku artean duzun Tristura hau Kuku! emozio-programaren barnean TRISTURA lantzeko dagoen album ilustratua da.

Kuku! emozio-programa, hain zuzen, Haur Hezkuntzan oinarrizko emozioak lantzeko hezkuntza-programa da. Helburua da ahozkotasuna oinarri izanda norberaren emozioak ezagutzea, kudeatzea eta besteenak hobeto ulertzea.

Oinarrizko 6 emozio lantzen ditu: poza, beldurra, haserrea, tristura, nazka eta sorpresa. Eta emozio horiek lantzeko zenbait baliabide eskaintzen ditu: album ilustratuak, horma-irudiak, jolasak eta emozio-txartelak. Esku artean duzun hau da album horietako bat.

Album ilustratuak eta ipuinak haurraren behar esanguratsuak asetzeko tresna indartsu bat dira. Emozionalki osasuntsu hazteko tresna dira, bizitzako gatazkei aurre egiteko indar terapeutikoa. Pentsamendua garatzearekin batera, kategoria intelektualak eraikitzen ditu haurrak, eta bidaia luze horren adierazle nagusia hizkuntza da.

Tristura eskuetan duzuela, hauexek elkarrizketarako arrastoak:

Irakurri aurretik:

  • Zer ikusten duzu azalean? Zer dago? Non ? 
  • Zein irudi daude guardan? Ba al dute loturarik azalarekin?
  • Zeren inguruan izan daiteke istorioa? Zer gertatuko ote da? (aurreratzeak eta hipotesiak)

Irakurtzean:

  • Nor da Ainhoa? Nola aurkezten digu testuak? Eta ilustrazioak?
  • Zer sentitzen du Ainhoak? Nola jakin dezakegu hori?
  • Zer proposatzen dio lagunak tristurari aurre egiteko? Baliagarria iruditzen al zaizu zuri tristuratik poliki-poliki irteteko?
  • Zer egiten duzu triste sentitzen zarenean?
  • Zer esango zenioke edo zer kontatuko zenioke Ainhoari? Marraztu edo idatzi orri zuri batean!
  • Istorioaren muinarekin egin den moduan, lanketa eta galdera ugari egin daitezke ilustrazioen inguruan: erreparatu tristura definitzen duten keinuei eta gorputz adierazpenei; identifikatu tristura, bai eta poza ere, eragiten duten egoerak eta objektuak…

Haurrak emozionalki adimentsuak izaten laguntzeko, garrantzitsua da testuinguru aberats eta aproposak eskaintzea, eta horixe eskainiko dizu Tristura albumak. 

Erantsi Kuku! bildumako gainerako baliabideak:

Album ilustratuak:
Haserrea
Sorpresa!
Irrimola (poza lantzeko album ilustratua)
Putz egin eta ikusiko duzu (beldurra lantzeko album ilustratua)
Nazkatasuna (nazka lantzeko album ilustratua)

Horma-irudiak:

– Tikili-tokolo zirkuan. Beldurra lantzeko horma-irudia.
– Firin-faran kalejiran. Poza lantzeko horma-irudia.
– Oinak lurrean pil-pilean. Tristura lantzeko horma-irudia
– Plasta-plasta, parrasta!. Nazka lantzeko horma-irudia
– Txispun burrun!. Haserrea lantzeko horma-irudia
– Bat-batean, zast!. Sorpresa lantzeko horma-irudia

Jolasak:
Emozio-txartelak