Nazkatasuna
Esku artean duzun Nazkatasuna hau KUKU! emozio-programaren barnean NAZKA lantzeko dagoen album ilustratua da.
Kuku! emozio-programa, hain zuzen, Haur Hezkuntzan oinarrizko emozioak lantzeko hezkuntza-programa da. Helburua da ahozkotasuna oinarri izanda norberaren emozioak ezagutzea, kudeatzea eta besteenak hobeto ulertzea.
Oinarrizko 6 emozio lantzen ditu: poza, beldurra, haserrea, tristura, nazka eta sorpresa. Eta emozio horiek lantzeko zenbait baliabide eskaintzen ditu: album ilustratuak, horma-irudiak, jolasak eta emozio-txartelak. Esku artean duzun hau da album horietako bat.
Album ilustratuak eta ipuinak haurraren behar esanguratsuak asetzeko tresna indartsu bat dira. Emozionalki osasuntsu hazteko tresna dira, bizitzako gatazkei aurre egiteko indar terapeutikoa. Pentsamendua garatzearekin batera, kategoria intelektualak eraikitzen ditu haurrak, eta bidaia luze horren adierazle nagusia hizkuntza da.
Nazkatasuna eskuetan duzuela, hauexek elkarrizketarako arrastoak:
Irakurri aurretik:
- Zer ikusten duzu azalean? Eta kotrazalean? Zer dago? Non? Zertan?
- Zer dago guardan? Ba al du loturarik azalarekin
- Zeren inguruan izan daiteke istorioa? Zer gertatuko ote da? (aurreratzeak eta hipotesiak )
Irakurtzean:
- Zertan ari dira Lur, Maddi eta Izaro ? Non dabiltza?
- Gustura ari al dira?
- Berdin pentsatzen al du hurbiltzen zaien helduak? Zer adieratzen die? Nola?
- Nola dakite zer sentitzen ari den heldua? Zeri erreparatuko diote?
- Zer gertatzen da auto berriaren usainak nazka ematen diola dioenean? Zuri ere nazka ematen dizu? Zerk ematen dizu nazka zuri? Eta besteei?
- Istorioaren muinarekin egin den moduan, lanketa eta galdera ugari egin daitezke ilustrazioen inguruan: erreparatu nazka definitzen duten keinuei eta goputz adierazpenei; identifikatu nazka eragiten dieten objektuak edo ekintzak…
Haurrak emozionalki adimentsuak izaten laguntzeko, garrantzitsua da testuinguru aberats eta aproposak eskaintzea, eta horixe eskainiko dizu Nazkatasuna albumak.
Erantsi Kuku! bildumako gainerako baliabideak:
Album ilustratuak:
– Haserrea, Iñigo Astiz · Leire Salaberria.
– Sorpresa! Agurtzane Ortiz · Enrique Morente.
– Irrimola, Maite Mutuberria.
– Putz egin eta ikusiko duzu, Karmele Jaio · Mikel Casal.
– Tristura, Joseba Sarrionandia · Irrimarra.
Horma-irudiak:
– Tikili-tokolo zirkuan, Mikel Valverde.
– Firin-faran kalejiran, Mikel Santos "Belatz".
– Oinak lurrean pil-pilean, Gorka Aranburu.
– Plasta-plasta, parrasta! Lotura Films.
– Txispun burrun! Higinia Garay.
– Bat-batean, zast! Xabier Sagasta.
Jolasak:
– Emozio-txartelak
– Emozioen domino-jokoa
– Emozioen memoria-jokoa