Bloga

Kimu erabiltzaile diren irakasleentzat prestakuntza ibilbideak

LH · 2024-07-11 · Ikaselkar

Partekatu

2024-25 ikasturtean ere Kimu proiektuaren erabiltzaile zareten irakasleek berariazko eta doako prestakuntza ibilbidea osatzeko aukera izango duzue Ikaselkar hezkuntza-argitaletxearen eskutik: aurrez aurreko saioak eta prestakuntza tailerrak. Izen-emateak zabalik daude.

Kimu Erronka, Kimu Euskara eta literatura eta Kimu Matematikako irakasleei zuzendutako prestakuntza ibilbideek berritasunak izango dituzte 2024-25 ikasturtean.

Saioka ingurune digitalean eskuragai dauden prestakuntza eta tutoretza-bideoez gain, aurrez aurreko saio eta tailerretan parte hartzeko aukera izango dute irakasleek, doan, irailean hasi eta 2025eko maiatzera bitarte.

Saioak Kimu erabiltzaile guztientzako dira egokiak, hasiberrientzako nahiz dagoeneko ikasmateriala ezagutzen dutenentzako.

Hiru ibilbide, eta aurrez aurreko saioak

Hiru fasetan banatuta, Kimu proiektuaren ezagutzan eta erabileran irakasleak ahalduntzea dute helburu diseinatu berri diren prestakuntza ibilbideek. Proiektua sakon ezagutu eta ziurtasunez eta arrakastaz erabili ahal izateko gakoak eskainiko dira.

Lehendabiziko fasean, erabiltzaile guztiei zuzenduta, Kimu proiektuaren oinarriak azaltzeko saioa eskainiko da (4 ordu). Aurrez aurreko saioa izango da, eta hiru data eta lekutan egingo da irakasle bakoitzak ondoen datorkiona aukera dezan:

Bigarren fasean, prestakuntza tailerrak egingo dira. Proposamen bakoitzeko (Euskara eta literatura, Erronka eta Matematika) hiru saioko tailerra eskainiko da (12 ordu): urrian bat, urtarrilean beste bat eta martxoan egingo da hirugarrena.

Azkenik, hirugarren fasean, bizipenak eta esperientziak partekatzeko saioa egingo da, Altsasun, maiatzaren 15ean (4 ordu). Prestakuntza ibilbide osoari amaiera emango dion aurrez aurreko topaketa izango da.

Saio hauek guztiak 9:30etik 13:30era egingo dira, eta Kimu proiektuaren sortze lanean arituek eta adituek gidatuko dituzte.

Gainera, prestakuntza aibilbideak Nafarroako gobernuak homologatuta eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren homologazioaren zain daude.

Kimu proiektuari buruz gehiago jakin nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan edota hitzordua eskatu.