Formazioa

Kimu Matematika · Begirada matematikoa zabaltzen (tailerra)

Kimu / Kimu kokapen orokorra

Noiz:
Urriaren 23an (Donostian), urtarrilaren 15ean (Durangon) eta martxoaren 26an (Altsasun) · 9:30etik 13:30era.
Non:
Donostiako Euskaltzaindiaren egoitzan (Tolare baserria), Durangoko Landako gunean eta Altsasuko Iortia kulturgunean
Iraupena:
12 ordu, hiru saiotan banatuta.
Prezioa:
Doan
Oharrak:

Kimu Matematikako egile Aritz Larretak emango du tailerra. Plaza mugatuak.

Itxarote-zerrendarako, mesedez, idatzi: ikaselkar@ikaselkar.eus

Izen-ematea itxita dago jada

itxi

Izena eman

Baieztatu, mesedez, zure izen-ematea.

Izena eman

Izena eman duzu.

Partekatu

Kimu Matematikako irakasleei zuzenduta, prestakuntza tailerra hiru egunetan eskainiko da (aurrez aurreko saioak). Lehenengo saioa Donostian, bigarrena Durangon eta azken saioa Altsasun egingo da.

Formazio ibilbide osoa egiteko, eman izena Kimu proiektuaren oinarriak eta Kimu · Ibilbidea partekatzen prestakuntza saioetan ere.

Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailek homologatuta.

Helburua

Ondorengo helburu hauek ditu prestakuntza tailerrak:

  • Matematika arloa konpetentzien arabera ikusten hastea.
  • EAEko eta Nafarroako curriculum dekretuek matematika arloaz diotena ezagutzea.
  • Kimu Matematikako proposamen didaktikoaren printzipio metodologikoak ezagutzea.
  • Kimu Matematikako proposamen didaktikoak eskaintzen dituen baliabide guztiak ezagutzea.
  • Matematikako proposamen didaktikoaren 5 elementuak eguneroko praktikan integratu ahal izateko pistak ematea eta konfiantza hartzea.
  • Manipulatzeko materiala erabiliz askotariko jarduerak diseinatzen trebatzea.
  • Konpetentzia espezifikoak garatu eta oinarrizko jakintzak eskuratu ahal izateko irakasleak egin beharreko esku-hartzearen gaineko kontzientzia hartzea.

Edukiak

  • EAEko eta Nafarroako curriculum dekretuak:
    • Konpetentzia espezifikoak.
    • Oinarrizko jakintzak.
  • Matematikako proposamen didaktikoaren printzipio metodologikoak.
  • KIMU Matematikan eskura ditugun baliabideak:
    • Unitateak. Saioka ingurune digitala eta ikaslearen fitxa-bildumak.
    • Desafioak. Saioka ingurune digitala eta Ezetz asmatu! desafio-txartelak.
    • Ikerketak. Saioka ingurune digitala.
    • Jokoak. Saioka ingurune digitala eta Joko-moko kaxak.
    • Errutinak. Saioka ingurune digitala.
    • Manipulatzeko materiala: 
      • Konta-kontari karta-sortak.
      • Eta… 100! zenbaki-txartelak.
      • Ia-ia 10.000! deskonposaketa-txartelak.
      • Zenbat bider, hainbat zati! biderketa-txartelak.
         

Metodologia

Azalpen teorikoak, lan kooperatiboa, bizipen bidezko lana eta taldeko hausnarketa.