Kimu / Kimu kokapen orokorra
Kimu proiektuaren oinarriak · Donostia (aurrez aurreko saioa)
- Noiz:
- Irailak 26, osteguna, 9:30etik 13:30era
- Non:
- Donostiako Euskaltzaindiaren egoitza · Tolare baserria. Almortza bidea, 6
- Iraupena:
- 4 ordu
- Prezioa:
- Doan
- Oharrak:
Ikaselkarreko kide Amaia Artolazabal, Aritz Larreta eta Junkal Lertxundik emango dute saioa.
Plaza mugatuak.
Izen-ematea itxita dago jada
Izena eman duzu.
Partekatu
Kimu proiektuaren erabiltzaile diren LHko irakasleei zuzenduta, formazio-ibilbideari hasiera emango dion aurrez aurreko saioa izango da.
Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailek homologatuta dago.
*Saio bera hiru aldiz egingo da, bakoitza leku desberdin batean: Durangon, Altsasun eta Donostian. Aukeratu ondoen datorkizuna.
Helburua
Ondorengo helburu hauek ditu saioak:
- Kimu proiektuaren oinarri psikopedagogikoak ezagutzera ematea.
- Kimu Erronka, Euskara eta literatura, Matematika eta Lengua castellana proposamen didaktikoen arteko loturak azaltzea.
- Kimu proiektuak eskaintzen dituen askotariko baliabideen berri ematea: Saioka ingurune digitala, manipulatzeko materiala, ikus-entzunezkoak eta irakasleen prestakuntzarako euskarriak.
- 2024-25 ikasturtean irakasleentzako antolatu diren formazio jarduerak aurkeztea.
Edukiak
- Kimu proiektuaren oinarri psikopedagogikoak.
- Kimu Erronka, Euskara eta literatura, Matematika eta Lengua castellana proposamen didaktikoen arteko loturak.
- Kimu erabiltzaileek eskura dituzten baliabideak:
- Saioka ingurune digitala.
- Material didaktikoa.
- KIMUgunea.
- Irakasleen prestakuntzarako tailerrak.
Metodologia
Aurrez aurreko saioa izango da. Jardunbideak partekatu, elkar entzun eta taldeko hausnarketa egiteko aukera izango dugu.