Formazioa

Kimu proiektuaren oinarriak · Durango (aurrez aurreko saioa)

Kimu / Kimu kokapen orokorra

Noiz:
Irailak 25, asteazkena, 9:30etik 13:30era
Non:
Durangoko Landako gunean
Iraupena:
4 ordu
Prezioa:
Doan
Oharrak:

Ikaselkarreko kide Amaia Artolazabal, Aritz Larreta eta Junkal Lertxundik emango dute saioa.

Plaza mugatuak.

Izen-ematea itxita dago jada

itxi

Izena eman

Baieztatu, mesedez, zure izen-ematea.

Izena eman

Izena eman duzu.

Partekatu

Kimu proiektuaren erabiltzaile diren LHko irakasleei zuzenduta, formazio-ibilbideari hasiera emango dion aurrez aurreko saioa izango da.

Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailek homologatuta dago.

*Saio bera hiru aldiz egingo da, bakoitza leku desberdin batean: Altsasun, Donostian eta Durangon. Aukeratu ondoen datorkizuna.

Helburua

Ondorengo helburu hauek ditu saioak:

  • Kimu proiektuaren oinarri psikopedagogikoak ezagutzera ematea.
  • Kimu Erronka, Euskara eta literatura, Matematika eta Lengua castellana proposamen didaktikoen arteko loturak azaltzea.
  • Kimu proiektuak eskaintzen dituen askotariko baliabideen berri ematea: Saioka ingurune digitala, manipulatzeko materiala, ikus-entzunezkoak eta irakasleen prestakuntzarako euskarriak.
  • 2024-25 ikasturtean irakasleentzako antolatu diren formazio jarduerak aurkeztea.

Edukiak

  • Kimu proiektuaren oinarri psikopedagogikoak.
  • Kimu Erronka, Euskara eta literatura, Matematika eta Lengua castellana proposamen didaktikoen arteko loturak.
  • Kimu erabiltzaileek eskura dituzten baliabideak:
    • Saioka ingurune digitala.
    • Material didaktikoa.
    • KIMUgunea.
  • Irakasleen prestakuntzarako tailerrak.

Metodologia

Aurrez aurreko saioa izango da. Jardunbideak partekatu, elkar entzun eta taldeko hausnarketa egiteko aukera izango dugu.