Formazioa

Kimu Euskara · Irakurketa-idazketa eta heziketa literarioa (tailerra)

Kimu / Kimu kokapen orokorra

Noiz:
Adi, azken tailerraren data aldaketa > Urriaren 24an (Donostian), urtarrilaren 16an (Durangon) eta apirilaren 10ean (Donostian) · 9:30etik 13:30era
Non:
Donostiako Euskaltzaindiaren egoitzan (Tolare baserria)
Iraupena:
12 ordu, hiru saiotan banatuta
Prezioa:
Doan
Oharrak:

Kimu Euskara eta literaturako egile Junkal Lertxundik emango du tailerra. Plaza mugatuak.

Itxarote-zerrendarako, mesedez, idatzi: ikaselkar@ikaselkar.eus

Izen-ematea itxita dago jada

itxi

Izena eman

Baieztatu, mesedez, zure izen-ematea.

Izena eman

Izena eman duzu.

Partekatu

Kimu Euskara eta literaturako irakasleei zuzenduta, prestakuntza tailerra hiru egunetan eskainiko da (aurrez aurreko saioak). Lehenengo saioa Donostian, bigarrena Durangon eta azken saioa Altsasun egingo da.

Formazio ibilbide osoa egiteko, eman izena Kimu proiektuaren oinarriak eta Kimu · Ibilbidea partekatzen prestakuntza saioetan ere.

Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailek homologatuta.

Helburua

Ondorengo helburu hauek ditu prestakuntza tailerrak:

  • Irakurketa-idazketa modu atsegin batean eta arrakastaz lantzeko kontuan hartu beharreko oinarrizko gakoak ezagutzera ematea.
  • Haur literatura aho-hizkuntzaren garapenerako eta irakurketa-idazketaren jabekuntzarako baliabide bezala erabiltzeko trebatzea.
  • Heziketa literarioa zer den definitzea eta bitartekariaren rolaz jabetzea.
  • Eskola irakurketa gune izan dadin liburutegia diseinatzeko eta dinamizatzeko gakoak ematea. 
  • Kimu Euskara eta literatura proposamenak eskaintzen dituen baliabideak ikusi eta esperimentatzea.

Edukiak

  • Irakurketa-idazketa modu atsegin batean eta arrakastaz lantzeko kontuan hartu beharreko oinarrizko gakoak:
    • Heldutasun mugarriak hizkuntzaren garapenean.
    • Aho-hizkuntzaren garapen etapak.
    • Zer da irakurtzea? Irakurketaren garapen etapak.
    • Zer da idaztea? Idazketaren garapen etapak.
  • Haur literatura, aho-hizkuntzaren garapenaren eta irakurketa-idazketaren jabekuntzaren zerbitzura.
  • Bitartekaritza literarioa:
    • Zertan datza heziketa literarioa?
    • Zein da bitartekariaren rola?
    • Zer egin gure eskola irakurketa gune esanguratsua izan dadin?
  • Obra literarioak, manipulatzeko materiala eta hizkuntza-jolasak irakurketa-idazketaren eta heziketa literarioaren garapenerako tresna. Proposamen praktikoak.

 

Metodologia

Azalpen teorikoak, lan kooperatiboa, bizipen bidezko lana eta taldeko hausnarketa.