Kimu / Kimu kokapen orokorra
Kimu · Ibilbidea partekatzen (aurrez aurreko saioa)

- Noiz:
- 2025eko maiatzaren 15ean · 9:30etik 13:30era
- Non:
- Zehazteke
- Iraupena:
- 4 ordu
- Prezioa:
- Doan
- Oharrak:
Ikaselkarreko kide Amaia Artolazabalek, Junkal Lertxundik eta Aritz Larretak gidatuko dute saioa.
Plaza mugatuak.
Izena eman duzu.
Partekatu
Kimu proiektuaren erabiltzaile diren LHko irakasleei zuzenduta, formazio-ibilbide osoari amaiera emango dion aurrez aurreko topaketa izango da.
Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailek homologatuta dago.
Helburua
Ondorengo helburuak ditu saioak:
- Kimu tailerretan bizi izandakoak eta ikasitakoak partekatzea.
- Kimu prestakuntzatik gelara eramandakoa partekatzea.
- Entzundakoetatik norbere praktika hobetzeko pistak hartzea.
Edukiak
- Tailerretan bizi izandakoak eta ikasitakoak.
- Gelara eramandakoak.
- Norbere praktikaren gaineko hausnarketa gogoetatsua.
- Besteen praktikaren gaineko entzute aktiboa.
- Taldeko hausnarketa.
Metodologia
Praktikak partekatzea, elkar entzutea eta taldeko hausnarketa.