Kimu / Kimu kokapen orokorra
Kimu Erronka · Begirada zientifikoa zorrozten (tailerra)
- Noiz:
- Urriaren 22an (Donostian), urtarrilaren 14an (Durangon) eta martxoaren 25ean (Altsasun) · 9:30etik 13:30era
- Non:
- Donostiako Euskaltzaindiaren egoitzan, Durangoko Landako gunean eta Altsasuko Iortia kulturgunean.
- Iraupena:
- 12 ordu, hiru saiotan banatuta
- Prezioa:
- Doan
- Oharrak:
Ikaselkarreko kide Amaia Artolazabal eta Aritz Larretak emango dute tailerra.
Plaza mugatuak.
Izen-ematea itxita dago jada
Izena eman duzu.
Partekatu
Kimu Erronkako irakasleei zuzenduta, prestakuntza tailerra hiru egunetan eskainiko da (aurrez aurreko saioak). Lehenengo saioa Donostian, bigarrena Durangon eta azken saioa Altsasun egingo da.
Formazio ibilbide osoa egiteko, eman izena Kimu proiektuaren oinarriak eta Kimu · Ibilbidea partekatzen prestakuntza saioetan ere.
Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailek homologatuta.
Helburua
Ondorengo helburu hauek ditu prestakuntza tailerrak:
- Erronkak konpetentzia zientifiko eta sozialaren arabera ikusten hastea.
- EAEko eta Nafarroako curriculum dekretuek konpetentzia zientifikoaz diotena ezagutzea.
- Kimu Erronka proposamenaren printzipio metodologikoak ezagutzea.
- Ezagutzak eskuratu ahal izateko Kimu Erronkaren prozedurek duten garrantziaz kontziente izatea.
- Konpetentzia zientifiko eta sozialaren arabera esku-hartzeko estrategiak garatzea.
Edukiak
- EAEko eta Nafarroako curriculum dekretuak:
- Konpetentzia espezifikoak.
- Oinarrizko jakintzak.
- Konpetentzia zientifiko-sozialaren eta funtsezko konpetentzien arteko lotura:
- STEM konpetentzia eta konpetentzia espezifikoak.
- Egoerak eta erronkak.
- Kimu Erronka proposamenaren printzipio metodologikoak.
- Ezagutzak eskuratzeko prozedurak:
- Ikerketak.
- Informazioa eskuratzea.
- Ulermenaren lanketa.
- Hizkuntza zientifikoaren erabilera eta ekintza-komunikatiboa Kimu unitateetan.
Metodologia
Azalpen teorikoak, lan kooperatiboa, bizipen bidezko lana eta taldeko hausnarketa.