Konpetentzia digitalen marko europarra
EKI proiektuak DigComp Europako herritarrentzako gaitasun digitalerako markoa du oinarri.
Marko europarrak landu beharreko 5 eremu hauek zehazten ditu: informazioa, komunikazioa, edukiak sortzea, segurtasuna eta arazoak bideratzea.
1. Informazioa | 2. Komunikazioa | 3. Edukiak sortzea | 4. Segurtasuna | 5. Arazoak bideratzea |
---|---|---|---|---|
Informazio digitala identifikatzea, bilatzea, berreskuratzea, metatzea, antolatzea eta aztertzea, garrantziaren eta helburuaren arabera. | Ingurune digitaletan komunikatzea, online tresnen bidez baliabideak partekatzea, tresna digitalen bidez beste batzuekin konektatu eta lankidetzan jardutea, komunitateetan eta sareetan interakzioan jardutea eta parte hartzea, eta kulturarteko. | Eduki berriak sortu eta editatzea (testuak, irudiak, bideoak, etab.); lehenagoko ezagutzak eta edukiak txertatzea eta berregitea; ekoizpen artistikoak, multimedia edukiak eta programazio informatikoa egitea; jabetza intelektualaren eskubideak eta erabilera-lizentziak aplikatzen jakitea. | Banakako babesa, datuen babesa, nortasun digitalaren babesa, segurtasunaren erabilera, erabilera seguru eta jasangarria. | Baliabide digitalen erabilera-beharrak identifikatzea; tresna digital egokienei buruzko erabaki arrazoituak hartzea, helburuaren edo beharraren arabera; kontzeptuen gaineko arazoak ebaztea, bitarteko digitalak erabiliz; teknologiak modu sortzailean erabiltzea; arazo teknikoak konpontzea; norberaren eta besteen gaitasunak eguneratzea. |
Irakurri... ![]() | Irakurri... ![]() | Irakurri... ![]() | Irakurri... ![]() | Irakurri... ![]() |
EKI proiektuari buruz gehiago jakin nahi duzu?
