Formazioa

Kuku! emozio-programaren aurkezpena (Aurkezpena)

Kuku! emozio-programa

Noiz:
Adi! Data aldaketa - Abenduak 1, osteguna, 13:00etatik 14:00etara
Non:
Online
Iraupena:
Ordubete
Oharrak:

Posta elektronikoaren bidez jasoko duzu saioan parte hartzeko lotura.

Izena eman

itxi

Izena eman

Baieztatu, mesedez, zure izen-ematea.

Izena eman

Izena eman duzu.

Partekatu

Haur Hezkuntzarako sortu dugun KUKU! emozio-programa ezagutu nahi al duzu? Saio honetan egileek emozio-programaren nondik-norakoak azalduko dituzte.

Helburua

KUKU! emozio-programa ezagutzera ematea du helburu aurkezpen saio honek. 

KUKU! ahozkotasunean oinarritzen den emozio-programa da. Norbere emozioak ezagutzea, adieraztea eta kudeatzen ikastea du helburu. Gainera, gure emozioak ezagutuz, besteenak ere hobeto ulertuko ditugu.

Edukiak

KUKU! emozio-programaren gakoak:

  • Haurraren garapen emozionala eta orekatua bermatzeko tresnak eskaintzen dira.
  • Garapen erritmo desberdinei erantzuteko baliabideak eskaintzen dira.
  • Emozioak identifikatzeko, adierazteko eta kudeatzeko material eta lengoia-mota desberdinak erabiliz. 
  • Emozio-programan haurraren bidelagun izan eta testuinguru aproposak eskaintzeko helduentzat ikastaroa jarriko dugu zure eskura.
  • Familiekin lankidetza bultzatzeko proposamenak egiten dira.

Metodologia

Zuzeneko online saioa izango da.