Formazioa

Kimu Erronka · Inguruan duguna ulertzen

Kimu

Noiz:
2026ko urriaren 2an, urriaren 30ean eta azaroaren 27an · 9:30etik 13:30era
Non:
1go saioa, Iortia kulturgunean (Altsasu); 2.ena, Landako gunean (Durango); eta, 3.ena, Euskaltzaindiaren egoitzan (Donostia)
Iraupena:
12 ordu, hiru saiotan banatuta
Prezioa:
Doan
Oharrak:

Aritz Larreta Lehen Hezkuntzako kideak emango du tailerra. Plaza mugatuak.

Izena eman

itxi

Izena eman

Baieztatu, mesedez, zure izen-ematea.

Izena eman

Izena eman duzu.

Partekatu

Kimu Erronkako irakasleei zuzenduta, prestakuntza tailerra hiru egunetan eskainiko da (aurrez aurreko saioak).

Formazio ibilbide osoa egiteko, eman izena Kimu proiektuaren oinarriak eta Kimu · Ibilbidea partekatzen prestakuntza saioetan ere.

Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailek homologatutako ikastaroa.

Helburua

Ondorengo helburu hauek ditu prestakuntza tailerrak: 

  • Erronkak konpetentzia espezifikoen arabera ikusten hastea eta horien arabera esku-hartzeko estrategiak garatzea.
  • Erronken printzipio metodologikoak ezagutzea.
  • Erronken ikuspegi osoa izatea (LH1etik LH3ra).
  • Oinarrizko jakintzak eskuratu ahal izateko proposatzen diren prozedurek duten garrantziaz jabetzea.
  • KIMU Erronken eta EKI Ingurunearen arteko loturak egitea.

Edukiak

  • EAEko eta Nafarroako curriculum dekretuak:
    • Konpetentzia espezifikoak.
    • Oinarrizko jakintzak.
  • Erronken printzipio metodologikoak
  • Azken xedeen eta ekoizpenen (produktuen) mapa
  • Oinarrizko jakintzak eskuratzeko prozedurak:
    • Ikerketak
    • Informazio iturrien kudeaketa
    • Ulermenaren lanketa 
    • Hizkuntza zientifikoaren erabilera eta ekintza-komunikatiboa
  • KIMU Erronken eta EKI Ingurunearen arteko loturak

Metodologia

Azalpen teorikoak, lan kooperatiboa, bizipen bidezko lana eta taldeko hausnarketa.