Inklusioa: esku-hartzeko baliabideak · IDU (1. txanda)

- Noiz:
- 2025eko irailaren 11tik azaroaren 21era
- Non:
- Online
- Iraupena:
- 15 ordu
- Prezioa:
- 78 €
- Oharrak:
Izena emateko azken eguna: irailak 4, osteguna.
Izen-ematea itxita dago jada
Izena eman duzu.
Partekatu
Edozein hezkuntza-etapatako irakasleei zuzenduta dago ikastaroa.
Ikastaro honetan Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren ikuspegian (IDU) sakonduko duzu eta hezkuntza inklusiboaren arloan urratsak emateko oinarriak jasoko dituzu.
Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailen homologatutako ikastaroa da.
Helburua
Ikastaroak hiru helburu nagusi hauek ditu:
Inklusioaren aldeko arrazoiak ezagutzera ematea.
Aniztasunari erantzuteko oztopoez kontzientzia hartzea.
IDU printzipioetan oinarrituz, esku-hartze inklusiboagoa lortzeko baliabideen erabileran trebatzea.
Edukiak
Edukiak 6 modulutan banatuta egongo dira:
- Inklusioari buruzko marko orokorra.
- Aniztasunean eragiten duten oztopoak.
- IDU erreferentzia markoa.
- Aniztasunari erantzuteko ikuspegiaren baliagarritasuna.
- IDU printzipioen jarraibideak.
- Esku-hartze inklusiborako estrategiak: irakurketa erraza, glosarioa, funtzio exekutiboetarako estrategiak, maila anitzetarako eskaintza, autorregulaziorako tresnak, baliabide teknologiko anitzak.
Metodologia
Ikastaroa Moodle plataforman egingo da, online.
Edukia dokumentu nahiz tutoretza-bideoen bitartez azalduko da.
Parte-hartzaileek irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute; parte-hartzaileen lanak ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean iradokizunak egingo dituzte. Zeregin bakoitza osatzeko epemugarik ez da izango. Ikastaroa 10 asteren barruan osatuko da, nahi den erritmoan.
Zalantzak eta galderak luzatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek; irakaslearekin komunikazio zuzena izateaz gain, ikastaroak foroa ere izango du, irakaslearekin eta gainerako partaideekin mezuak partekatzeko.
Aurkezpen saio bat egingo da bideokonferentzia bidez. Data zehazteke.

