Formazioa

Ezagutu EKI konpetentziak garatzeko eta ebaluatzeko (online)

Eki DBH / EKI DBH kokapen orokorra

Noiz:
2024ko urtarrilaren 8tik otsailaren 23ra
Non:
Online
Iraupena:
25 ordu
Prezioa:
260 € (EKI erabiltzaileek galdetu)
Oharrak:

DBHko Gizarte zientzietako koordinatzaile eta prestakuntzako arduradun Harri Beobide Egañak zuzenduko du ikastaroa.

Izen-ematea itxita dago jada

itxi

Izena eman

Baieztatu, mesedez, zure izen-ematea.

Izena eman

Izena eman duzu.

Partekatu

Irakasle izateko prestatzen ari direnei, DBHko irakasleei eta, oro har, EKI proiektua sakon ezagutu nahi dutenei zuzendutako ikastaroa da. Parte-hartzaileak, ikastaroa amaitzean, metodologia erabiltzeko gai izango dira. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak homologatutako ikastaroa da.

Helburua

Ondorengo helburu nagusi hauek ditu ikastaroak:

  • EKI proiektuaren ezaugarri orokorrak eta ikasmaterialaren zehaztasun nagusiak ezagutzea.
  • EKI ikasmaterialak erabiltzen ikastea.

Edukiak

Hauek izango dira landuko diren edukiak:

  • EKI proiektuaren ezaugarri bereizgarriak.
  • Unitate didaktikoen ezaugarri orokorrak, faseak eta funtzioak.
  • Curriculum diseinuaren zehaztapen mailak eta gida didaktikoa.
  • Ebaluazioa, curriculum berrira egokituta.
  • Konpetentzia digitalen uztarketa ikasarloetan.
  • EKI ikasmaterialak eta plataformak / ingurune digitalak.
  • Unitateen planifikaziorako iradokizunak.

Metodologia

Online ikastaroa da (25 ordu).

Edukiak dokumentu nahiz tutoretza-bideoen bitartez emango dira. Parte-hartzaileek irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute; irakasle moduan jardungo duten pertsonek, egindako lanak ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean iradokizunak egingo dituzte. Zeregin bakoitza osatzeko epemugarik ez da izango. Ikastaroa 6 asteren barruan osatuko da, nahi den erritmoan.

Zalantzak eta galderak luzatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek; irakaslearekin komunikazio zuzena izateaz gain, ikastaroak foroa ere izango du, irakaslearekin eta gainerako partaideekin mezuak partekatzeko.

Ikastaroa osatu eta gainditzen dutenek ziurtagiria eskuratuko dute.

Urtarrilaren 10ean, 15:30ean, aurkezpen saio bat egingo da, online.