HH · 2023-11-16 · Ikaselkar
KUKU! emozio-programa zer den eta zer ekarpen egin dezakeen azalduko dizugu

Haur Hezkuntzako hezitzaileei zuzenduta, KUKU! emozio-programaren aurkezpena egingo dugu abenduaren 13an. Eman izena!
Ikaselkarreko HHko lantaldearen eskutik, KUKU! emozio-programaren aurkezpen saioa egingo dugu abenduaren 13an, 13:00etatik 14:00etara, Haur Hezkuntzako hezitzaile eta irakasle guztiei zuzenduta. Zuzeneko online saioa izango da eta beharrezkoa izango da aurrez izena ematea.
KUKU! emozio-programa Haur Hezkuntzan oinarrizko emozioak lantzeko, norberarenak ezagutzeko, kudeatzen hasteko eta besteenak hobeto ulertzeko hezkuntza-programa da.
Haur Hezkuntzako xedeari eusten dio programak, hau da, haurraren garapen integrala sustatzea du helburu nagusi. Haurra da hezkuntzaren protagonista. Ongizate emozional eta sozialean egiten du bereziki ekarpena, baina ez horretan bakarrik, ahozkotasuna edo hizkuntza ere oinarri-oinarrizko gakoa da.
HHko sortzaile taldeko kide Amaia Ayerrak azalduko ditu emozio-programaren nondik norakoak, gakoak eta oinarri metodologikoak.
Parte hartu nahi al duzu?