Bloga

Kuku! emozio-programa, ETB1eko 'Biba zuek' saioan

HH · 2023-01-13 · Ikaselkar

Partekatu

Euskal Telebistako Biba zuek saioan izan da aste honetan HHko etapa arduradun Beñat Azurmendi lankidea. Jolastu eta ikasi! gaia ardatz harturik, Kuku! emozio-programan eskaintzen diren jokoak hizpide izan ditu.

KUKU! emozio-programaren baitan eskaintzen diren jolas eta jokoei buruz aritu da aste honetan hizketan Beñat Azurmendi HHko etapa arduraduna ETB1eko Biba zuek saioan. Jolasen artean, Emozio-txartelak eta Emozioen memoria-jokoa erakutsi dizkie Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia aurkezleei.

Elkarrizketa saioaren 00:27:30 minututik aurrera ikus daiteke honako lotura honetan