Bloga

Haur Hezkuntzan emozioak lantzeko KUKU! programa

HH · 2022-06-15 · Ikaselkar

Partekatu

Haur Hezkuntzan emozioak ezagutzea, adieraztea eta erregulatzen ikastea du helburu KUKU! emozio-programak. Ahozkotasunean oinarritzen da eta pertsonak emozionalki ere adimentsuak izateko testuinguru aberats eta aproposak eskaintzen ditu.

KUKU! emozio-programa abiatuko du Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak 2022-23 ikasturtean. Ahozkotasunean oinarritzen den emozio-programa da. Norbere emozioak ezagutzea, adieraztea eta erregulatzen ikastea du helburu. Gainera, gure emozioak ezagutuz, besteenak ere hobeto ulertuko ditugu.

Horrela, gelan haurrekin emozioak lantzeko 200 proposamenetik gora eskaintzen dituen programa ondu du Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak.

Proposamen horiek gelan lantzeko hainbat baliabide ere sortu ditu. Besteak beste, album ilustratuak, horma-irudiak, jokoak, ikus-entzunezkoak edota emozioei lotutako musika bilduma.

Programa gelara eraman aurretik, baina, adimen emozionala eta soziala lantzeko gaitzea eta motibatzea ezinbestekoa da. Horregatik, proposamenak gelaratzen hasi aurretik, Kuku! emozio-programa erabiltzeko ikastaroa egitea proposatzen zaie hezkuntza profesionalei.

Oinarri metodologikoak

Haurra da KUKU! emozio-programaren protagonista nagusia, haurra dago erdigunean. Haurraren garapen integrala, osoa eta orekatua, bermatuko da, haurraren izate osoa errespetatuz. Horretarako, haur bakoitzaren garapen-erritmoa kontuan hartuko da.

Heldua haurren bidelagun izango da, haurren ongizate-testuinguru aproposa eskainiz. Honela, haurraren ziurtasun fisikoa, soziala eta emozionala bermatuko dira. Halaber, familiekin lankidetza estuan lan egingo da.

KUKU! ikastaroa

KUKU! emozio-programari ekingo dioten irakasleek KUKU! ikastaroa jasoko dute. Emozioen munduan kokatzeko, murgiltzeko eta sakontzeko aukera emango duen online ikastaroa. Askotariko baliabideak erabiliz (bideoak, testuak, bertsoak, abestiak…), norberaren ezagutzetatik eta eskarmentutik abiatuta, hausnarketa pertsonalera eta profesionalera bideratuko dira. Norberaren emozioak ezagutzea eta kudeatzea baita besteenak hobeto ulertzeko lehen urratsa.

Zer lortuko dugu KUKU! emozio-ikastaroarekin?

  • Adimen emozionalaren sorrera, garapena eta justifikazioak ezagutzea.
  • Azken ikerketak eta neurozientziaren ekarpenak ezagutzea.
  • Oinarrizko emozioak ezagutzea eta identifikatzea.
  • Emozioen mundura gerturatze teorikoa eta praktikoa egitea.
  • Nire emozioak ezagutzea eta identifikatzea, kontzientzia emozionala indartzea.
  • Nire emozioak erregulatzeko estrategiak ezagutzea eta praktikatzea: erregulazio emozionala lantzea, estrategiak ezagutuz eta praktikatuz.
  • Besteen emozioak zein ulertzeko gakoak identifikatzea: trebetasun sozioemozionalak garatzea.
  • Egoera bakoitzaren azpian dauden emozioak identifikatzeko gakoak jasotzea eta erabiltzea: oreka eta autonomia emozionala.
  • Helduon rolaz hausnartzea emozioen erreferente izatean eta kudeaketan.
  • Gelaratzeko abiapuntuak ezagutzea eta praktikatzea.
  • Emozioak lantzeko planifikatzea eta ebaluatzea.

► KUKU! emozio-programari buruz gehiago jakin nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan!