Esperientziak · 2023-02-06 · Ikaselkar
«Gelak oso anitzak dira eta EKI proiektuak ikuspegi inklusiboa du; ikasle denek dute aukera berdinera heltzeko» · Naiara Goiriena, Laudio
EKI erabiltzaileen esperientziak #05 | Naiara Goiriena Zilloniz Naturaren Zientzietako irakaslea da Laudio Ikastolan. Inklusioa eta aniztasunaren trataera zer den eta DBHko Eki ikasmaterialean nola gorpuzten den azaldu digu: «gelak oso anitzak dira eta Eki proiektuak ikuspegi inklusiboa du; ikasle denek dute aukera berdinera heltzeko».
Parte hartzea, hitz egitea, lantaldean aritzea... Naiara Goiriena Zilloniz DBHko irakaslearen hizetan horixe du oinarrian #Eki metodologiak; "alde batetik, ezagutzak bereganatu behar dituztelako, eta, beste alde batetik, bestelako konpetentziak ere badaudelako".
Naiara Goiriena Zilloniz Naturaren Zientzietako irakaslea da Laudio ikastolan. Irakaskuntzarako diseinu unibertsala - IDU ikuspegiaren digitalizazioa aurrerapauso handia izan dela uste du. Zer esan nahi du horrek? Goirienak honelaxe laburtu digu: "testu luzeak ez dira laburtzen, ez da edukia arintzen, egiten dena da forma aldatu: letra lodia erabili, esaldiak banatu...".
Hain zuzen ere, eki ikasmaterialetan jarduerak hainbat eratan aurkezten zaizkie ikasleei; "adibidez, ariketa batzuk daude galdera luzeak eta zehatzak izan beharrean, aukera anitzekoak direnak. Batzuek agian hori behar dute, aukerak ematea beraiek pentsatu eta aukeratzeko. Beste ariketa batzuk daude, galdera anitzak baina luzeak izan beharrean, laburxeagoak direnak. Guri ere gertatzen zaigu, esaldi luzeak ikusten ditugunean, galdu egiten gara bidean, beraz, esaldi laburragoak eta aukerak ematen zaizkie".
Elkarrizketaren amaieran mezu biribila utzi digu Goirienak: "aniztasunaren ikuspuntua hori da. Denek dute aukera berdinera heltzeko".
Ikusi bideoa:
- [BIDEOA] Naiara Goiriena Zilloniz · Laudio ikastola:
Beste sarrera hauek ere interesgarriak izan daitezke
Esperientziak · 2023-02-27
«Ikasleen eguneroko errealitatearekin eta bizipenekin lotura estua du EKI proiektuak, deskubrimendua izan da guretzat» · Edurne Garitano, Odon de Apraiz
Esperientziak · 2023-02-20
«EKIrekin digitalki lan egiteak erraztasunak eman dizkit; liburua editatu dezaket, ariketak moldatu eta ikasleei feedbacka azkar eman» · Ion Martinez, San Benito
Esperientziak · 2023-01-18
«Autonomia eta talde-lana eskaintzen dizkio Eki proiektuak ikasleari» · Ima Berasaluze, J.A. Mogel