Bloga

«Ikasleen eguneroko errealitatearekin eta bizipenekin lotura estua du EKI proiektuak, deskubrimendua izan da guretzat» · Edurne Garitano, Odon de Apraiz

Esperientziak · 2023-02-27 · Ikaselkar

Partekatu

EKI erabiltzaileen esperientziak #07 | Edurne Garitano Uriarte Lehen Hezkuntzako irakaslea da Gasteizko Odon de Apraiz ikastola publikoan. EKI proiektua ezagutu eta Matematika ikasarloa lantzen ari dira joan den ikasturteaz geroztik: «ikasleen eguneroko errealitatearekin eta bizipenekin lotura estua du EKI proiektuak, deskubrimendua izan da guretzat».

Irakasle-bokazioa izan du betidanik Edurne Garitano Uriartek. 40 urtetik gora daramatza Gasteizko Odon de Apraiz ikastolan; zuzendaritzan, ikasketa-buru eta, orain, LHko 5. mailako tutorea da. Azken urteak ditu irakaskuntzan, laster hartuko baitu erretiroa, eta ilusioz ekin dio Eki Matematika proiektuari.

«Urte asko pasatu ditugu Matematika arloa gaika lantzen eta ikusten genuen behar genuela borobiltzea, orokortasun bat bezala hartzea, pixkat gaurkotzea eta beraien bizipenekin ere lotzea; zeren, ez genuen lortzen aurreko urteetan hori egitea. Hasi ginen arakatzen, eta Eki gustatu zitzaigun».

Ikasleentzat oso erakargarria eta motibatzailea dela azaldu du Garitanok. «Lehenengo hiruhilekoa egokitzeko garaia izan da. Baina bigarren hiruhilekotik aurrera beraiek beraien kabuz aurrera eraman dute eta gu laguntzen egon gara».

Eki proiektuaren diziplinartekotasuna nabarmendu du bereziki Garitanok. «Matematika ez da soilik matematika izan, ibili gara baita ere ingurumena lantzen, gizartean zer gertatzen den, ekonomia, denetariko gaiak izan ditugu. Nik uste dut gauza asko ikasi dituztela, eta, nik behintzat, gustura ikusi ditut».

Oro har, oso gustura dago esperientziarekin. Hasiberriak direla aipatu du, asko dutela oraindik ikasteko, baina aurrera jarraitzeko asmoa dutela ere adierazi digu.

Ikusi bideoa:

  • [BIDEOA] Edurne Garitano Uriarte · Odon de Apraiz ikastola: