Esperientziak · 2023-02-20 · Ikaselkar
«EKIrekin digitalki lan egiteak erraztasunak eman dizkit; liburua editatu dezaket, ariketak moldatu eta ikasleei feedbacka azkar eman» · Ion Martinez, San Benito

EKI erabiltzaileen esperientziak #06 | Lazkaoko San Benito Ikastolan Musikako eta Natur Zientzietako irakaslea da Ion Martinez Santamaria. DBHko Musika ikasarloa erabat digitalean eskaintzen du EKI proiektuak. «EKIrekin digitalki lan egiteak erraztasunak eman dizkit; liburua editatu dezaket, ariketak moldatu, eta ikasleei feedbacka azkar eman».
Kimikan lizentziatua da eta goi-mailako saxofoi ikasketak ditu Ion Martinez Santamariak. Lazkaoko San Benito Ikastolan lan egiten du; DBH 1 eta 2. mailetan Musikako irakaslea eta DBH 3. mailako tutorea eta Fisika eta Kimikako irakaslea da.
Gizartea aldatzen doan heinean, ikaslearen perfila ere aldatu egin dela uste du Martinezek eta, horrekin batera, baita irakaslearena ere. Egunero moldatzen ari direla azaldu digu, materialgintza, metodologia, ikasle-irakasle harremana..., eta «erronka polita» dela adierazi digu. Zentzu horretan, EKI proiektu «berritzailea» dela adierazi du, hobekuntzak txertatu eta garai berrietara egokitu delako.
Hain zuzen ere, EKI Musikako proiektuaren sorkuntzan parte hartu du Martinezek mintegien bitartez. Musikako ikasarloa, Frantsesa eta Teknologiarekin batera, erabat digitalean lantzeko sortu da eta liburu digitalak osatu dira.
Martinezen hitzetan, digitalki lan egitea «marabilla« bat da. Digitalean lan egitearen abantailak aipatu ditu, «adibidez, ariketa mota desberdin pila bat egin daitezke: test modukoak, audioen bidez, bideoen bidez, jokoen bidez...». Ikasleentzat motibatzailea izateaz gain, irakasleari erraztasunak ematen dizkiola gaineratu du: «oso erraza da, azkenean beraiek liburuan dena daukate eta nik liburu hori editatu dezaket edozein modutan: gauza bat kendu, gauza bat gehitu... Adibidez, bideo polit bat ikusten baldin badut, txertatu dezaket ariketa batean, edo ez badit denborarik ematen gauza bat egiteko, kendu egin dezaket ikasleek ez ikusteko».
Ikasleek edukiak barneratzen dituzte eta, horrez gain, konpetentziak ere garatzen dituzte proiektu-lan desberdinak eginez. «Ikasitako hori erabili behar dugu errealitateko lan batekin edo proiektu batekin, eta nik uste dut hori oso garrantzitsua dela beraiek zergatia ikusten dutelako, eta aplikazioa ikusten dutelako».
Ikusi bideoa:
- [BIDEOA] Ion Martinez Santamaria · San Benito ikastola:
Beste sarrera hauek ere interesgarriak izan daitezke

Esperientziak · 2023-02-27
«Ikasleen eguneroko errealitatearekin eta bizipenekin lotura estua du EKI proiektuak, deskubrimendua izan da guretzat» · Edurne Garitano, Odon de Apraiz

Esperientziak · 2023-02-06
«Gelak oso anitzak dira eta EKI proiektuak ikuspegi inklusiboa du; ikasle denek dute aukera berdinera heltzeko» · Naiara Goiriena, Laudio

Esperientziak · 2023-01-18
«Autonomia eta talde-lana eskaintzen dizkio Eki proiektuak ikasleari» · Ima Berasaluze, J.A. Mogel