Bloga

Irakaskuntzarako diseinu unibertsala Eki DBHn

DBH · 2022-10-10 · Ikaselkar

Partekatu

Bigarren hezkuntzako Eki proiektuan inklusioa nola lantzen den aztertu zen pasa den irailean egindako prestakuntza saioan.

DBH1en Eki Naturaren Zientziak, Gizarte zientziak eta Euskara eta literatura diziplinak erabiliko dituztenei bideratutako lan saioa eskaini zuten Leire Burdain eta Bego Gordillo egileek. 

Bertan parte hartu zuten irakasleek inklusioa eta aniztasunaren trataera zer den eta eki ikasmaterialean nola gorpuzten den ezagutzeko aukera izan zuten. Era berean, horiek nola gelaratu ere jorratu zen lan saioan. 

Eki DBH ikasmaterialak inklusiorako bidea eskaintzen du dituen oinarri pedagogikoak direla-eta:

  • Aurre ezagutzak aktibatzen dira.
  • Autoerregulazio ariketak proposatzen dira.
  • Unitate hasieran helburuak argi adierazten dira.
  • Konpetentziak garatzeko egoera errealak erabiltzen dira. Eta egoera erreal horietan aplikatzen dira ezagutzak.
  • Talde lana eta elkarren arteko laguntza sustatzen du.

Gainera, Eki ikasmaterial digitalak pertzepzioan eragiteko, ikaslearen araberako moldaketak egiteko eta beste hainbat baliabide inklusibo erabiltzeko aukera ere eskaintzen du. 

Gehiago jakin nahi baduzu, jarri Ikaselkar hezkuntza argitaletxearekin harremanetan.