Bloga

Emozioen domino-jokoari buruz 'Baipasa' irratsaioan

HH · 2022-04-28 · Ikaselkar

Partekatu

Euskadi Irratiko Baipasa saioan Ikaselkar hezkuntza argitaletxeko kide Amaia Ayerrak parte hartu du. Domino efektuaz aritu ziren atzokoan eta, besteak beste, HHko egile Amaia Ayerra lankidea elkarrizketatu zuten KUKU! emozio-programaren baitan sortu dugun "Emozioen domino-jokoa" ezagutzeko asmoz.

Ikaselkar hezkuntza argitaletxeko lankide Amaia Ayerrak Euskadi Irratiko Baipasa irratsaioan parte hartu zuen atzo, apirilak 27, KUKU! emozio-programaren baitan sortu dugun Emozioen domino-jokoa hizpide hartuta. Olaia Urtiaga kazetariak gidatzen duen saioan domino efektuaz aritu ziren atzokoan eta HHko egile Amaia Ayerra lankideak jolasaren nondik norakoak azaldu eta emozioei eta emozioen arteko domino efektuari buruz ere hitz egin zuen. 

Haur Hezkuntzan oinarrizko emozioak lantzeko, norberarenak ezagutzeko, erregulatzeko eta besteenak hobeto ulertzeko hezkuntza-programa da KUKU!, ahozkotasunean oinarritua. Pertsonak emozionalki ere adimentsuak izateko testuinguru aberats eta aproposak eskaintzen ditu. Horretarako, berariaz sortu dira hainbat material eta baliabide; esparru anitzetan, eskolan zein familia artean, erabilgarriak direnak. Horien artean, Emozioen domino-jokoa. Oinarrizko 6 emozioen aurpegi adierazleak ardatz hartuta –nazka, sorpresa, beldurra, poza, haserrea eta tristura–, erlauntza forma duen domino-joko dibertigarria da.

Hona hemen elkarrizketa entzungai (16:25 minututik aurrera):