Esperientziak · 2022-11-28 · Ikaselkar
«Eki proiektuak ikasleari laguntzen dio bere ikasketa prozesuaren kontzientzia handiagoa izaten, hasieratik garbi baitauka zein den helmuga» · Idoia Marin, Kurutziaga
EKI erabiltzaileen esperientziak #02 | Durangoko Kurutziaga Ikastolan LHko irakaslea da Idoia Marin Kortazar, eta azken bi urteotan zuzendaritzako kide eta Lehen Hezkuntzako arduraduna ere bada. LHko Eki proiektuaz hitz egin dugu berarekin.
Urteak daramatza Idoia Marin Kortazarrek Durangoko Kurutziaga Ikastolan irakasle lanetan. Irakasle lanaz gain, egun zuzendaritzako kidea eta Lehen Hezkuntzako arduraduna ere bada.
Eki proiektuaz galdetuta, zera kontatu digu, joan den ikasturtean DBH 4. maila bukatu zuten ikasleak izan zirela Eki proiektuarekin lanean hasi ziren lehendabizikoak, orduan LHko 6. mailan zeudela. Eta aldaketa «oso polita» izan zela aitortu digu, Txanela proiektuarekin hainbat urte egin ondoren, «aldaketak beti direlako pizgarri, bai irakasleontzat, baita ikasleentzat ere».
Metodologiari buruz galdetuta, ondorengoa nabarmendu du Marinek: «ikasleak, eta, irakasleak baita ere, badu hasiera-hasieratik, unitatea hasten duenetik, helburu bat, helmuga argi bat. Helburu horiek aldez aurretik jakiteak eta garbi izateak ikasleari laguntzen dio bere ikasketaren kontzientzia handiagoa izaten».
Eki proiektuak hainbat baliabide eskaintzen dizkio irakasleari eguneroko lanean baliagarri eta lagungarri zaizkionak, eta horien artean, gidaliburua azpimarratu du: «Batzutan inprobisatzea tokatzen zaigu irakasleoi, eta, horretan artistak gara, baina, ahal dela, aurretik ondo irakurrita gidak proposatzen duena, eta ahal den eta ondoen programatuta. Izan ere, EKIk jarduera piloa proposatzen ditu, baina guztia ezinezkoa da egitea, aukeraketa egin beharra dago».
Ikusi bideoa!
- [BIDEOA] Idoia Marin Kortazar · Kurutziaga ikastola:
Beste sarrera hauek ere interesgarriak izan daitezke
Esperientziak · 2023-02-27
«Ikasleen eguneroko errealitatearekin eta bizipenekin lotura estua du EKI proiektuak, deskubrimendua izan da guretzat» · Edurne Garitano, Odon de Apraiz
Esperientziak · 2023-02-20
«EKIrekin digitalki lan egiteak erraztasunak eman dizkit; liburua editatu dezaket, ariketak moldatu eta ikasleei feedbacka azkar eman» · Ion Martinez, San Benito
Esperientziak · 2023-02-06
«Gelak oso anitzak dira eta EKI proiektuak ikuspegi inklusiboa du; ikasle denek dute aukera berdinera heltzeko» · Naiara Goiriena, Laudio