Esperientziak · 2022-12-13 · Ikaselkar
«Eki proiektuak ikasgaiak uztartzeko eta eremuka lan egiteko aukera eman digu» · Nagore Murua, Mariaren Lagundia
EKI erabiltzaileen esperientziak #03 | Nagore Murua Uria Ingeleseko eta Frantseseko irakaslea eta DBHko koordinatzailea da Bergarako Mariaren Lagundia ikastolan. 2013an egin zuten EKI proiektuaren aldeko apustua, eta egun ikasgaiak eremuetan batu dituzte, haien arteko diziplinartekotasuna bilatuz.
2013an egin zuen Mariaren Lagundia ikastolak Eki proiektuaren aldeko apustua. EKI aukeratzeko arrazoien artean, ondorengo hauek nabarmendu dizkigu Nagore Murua Uria irakasleak:
- Euskal Curriculumean oinarrituta dago.
- Ikaslearen irteera profila kontuan hartzen du.
- Konpetentzietan oinarritzen da.
- Metodologia aktibo berritzaileen bidez lan egiteko aukera eskaintzen du:
- Proiektuen bidezko metodologia.
- Ikaslea bere ikaskuntzaren protagonista. Ikaslea aktiboa da.
- IKTak uztartuta.
- Ikaskuntza kooperatiboa.
- Ebaluazio hezigarria: hasierako fasea, garapen fasea eta amaierako fasea.
Irmo esan du Muruak, «EKI asko ezagutu behar da eta ondo ezagutu behar da. EKIk irakasle rol aldaketa ekarri du, hori argi dago, eta konpetentziak zer diren ere erakutsi dio irakasleari».
EKI proiektuarekin hasi eta handik zenbait urtera, klaustroaren barne hausnarketa baten ondoren, ikasgaiak 2 eremutan batu dituzte: batetik, ESL edo eremu soziolinguistikoa (Euskara, Lengua castellana eta Gizarte zientziak) eta, bestetik, EZT edo eremu zientifiko-teknologikoa (Matematika, Natur zientziak eta Teknologia).
Muruak azaldu digunez, «bi eremuetan ikasgai bat izaten da hezurdura markatzen duena eta hezurdura horretan gainontzeko ikasgaiek azken proiektuari jaten ematen diote. Ez dira alde batera uzten ikasgai bakoitzaren helburu didaktikoak, horiek ere lortu egin behar ditu ikasleak».
Ikusi bideoa!
- [BIDEOA] Nagore Murua Uria · Mariaren Lagundia ikastola:
Beste sarrera hauek ere interesgarriak izan daitezke
Esperientziak · 2023-02-27
«Ikasleen eguneroko errealitatearekin eta bizipenekin lotura estua du EKI proiektuak, deskubrimendua izan da guretzat» · Edurne Garitano, Odon de Apraiz
Esperientziak · 2023-02-20
«EKIrekin digitalki lan egiteak erraztasunak eman dizkit; liburua editatu dezaket, ariketak moldatu eta ikasleei feedbacka azkar eman» · Ion Martinez, San Benito
Esperientziak · 2023-02-06
«Gelak oso anitzak dira eta EKI proiektuak ikuspegi inklusiboa du; ikasle denek dute aukera berdinera heltzeko» · Naiara Goiriena, Laudio