Bloga

DBHko EKI Teknologia arloa, osatua eta hobetua

DBH · 2025-05-16 · Ikaselkar

Partekatu

DBHko EKI Teknologia eta Digitalizazioa arloa hainbat jarduera osagarrirekin osatu du Ikaselkarrek, pentsaera konputazionala, programazioa eta robotikaren lanketa are gehiago indartuz.

DBHko EKI Teknologia eta Digitalizazioa arloa osatu eta hobetu egin dugu. Hainbat jarduera osagarri gehitu dira, pentsaera konputazionala, programazioa eta robotikaren lanketa are gehiago indartu eta sendotuz. 

Ikasleek unitatez unitate diseinatu eta eraikiko dituzten proiektu ezberdinak automatizatzea dute helburu jarduera berriek. Hain zuzen ere, Micro:bit eta Arduino txartelen programazioan sakontzeko aukera izango dute ikasleek.

DBH 1 eta 2. mailetan, micro:bit txartelean oinarritzen dira jarduera osagarriak, eta DBH 3 eta 4. mailetan, berriz, Arduino txartelean.

Aipatzekoa da EKI Teknologia arloan eskaintzen den softwarea edozein sistema eragilerekin erabil daitekeela, online eta zuzenean; bateragarria da ikastetxeetan erabili ohi diren dispositibo guztiekin.

EKI Teknologia eta Digitalizazioa

DBH 1etik 4ra bitarte, teknologia eta digitalizazioaren alderdi guztiak jasotzen ditu EKI Teknologia ikasgaiak, teknologiaren garapenaren hastapenetatik hasi eta adimen artifizialaren garaia dugun honetaraino. 

Ikasleak tresna eta baliabide digitalen oinarrizko erabileran gaitzea du helburu, beti ere, ikasleen adinera eta ezaugarrietara egokituz, mailaz maila ikasketa esperientzia berriak eskainiz.

Informazio gheiago eskuratu nahi baduzu, edo ikasmateriala ezagutu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan:

943 22 58 76 · ikaselkar@ikaselkar.eus