DBH · 2025-04-04 · Ikaselkar
Webinarra: Diziplinarteko egoerak DBHn. Proposamenak eta oinarrizko gakoak

Diziplinartekotasuna gai hartuta, apirilaren 30ean webinarra egingo dugu diziplinarteko egoeretan trebatzen ari diren edota dagoeneko eremuka lanean dabiltzan DBHko irakasleei zuzenduta. Izen-ematea zabalik dago.
Diziplinarteko egoerak DBHn. Proposamenak eta oinarrizko gakoak du izenburu apirilaren 30ean, asteazkenarekin, 12:00etatik 13:00etara, egingo dugun webinarrak. Diziplinarteko egoeretan trebatzen ari diren irakasleei eta dagoeneko eremuka lanean dabiltzanei zuzenduta dago saioa, eta Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak DBHrako sortu berri dituen Diziplinarteko egoerak aurkeztea izango du asmo.
DBHko egile Erramun Martiarenak eta Sustapen taldeko aholkulari Jone Alberdi Ikaselkarreko kideen eskutik, ondorengo galdera hauei erantzungo diegu, besteak beste:
Zer helburu dute diziplinarteko egoerek? Zein dira diziplinartekoen onurak eta gakoak? Zer 7 proposamen eskainiko ditu Ikaselkarrek? Sortu ditugun diziplinartekoek zer ezaugarri dute komunean? Nola egingo dugu ebaluazioa?
Parte hartzeko interesa dutenek, aurretiaz izena eman behar dute.
Saioaren inguruan galderarik baduzu edota diziplinarteko egoerak ezagutu nahi badituzu, mesedez, jarri gurekin harremanetan:
T.: 943 22 58 76
E.: ikaselkar@ikaselkar.eus