Bloga

EKI Teknologia ikasgaia, DBH 1etik 4ra

DBH · 2024-05-09 · Xabier Garcia eta Iñaki Zarauz

Partekatu

Datorren ikasturtean EKI Teknologia arloa Bigarren Hezkuntza osoan eskainiko du Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak.

DBH 1etik 4ra bitarte, teknologiaren garapenaren hastapenetatik hasi eta adimen artifizialaren garaia dugun honetaraino, teknologiaren alderdi guztiak jasotzen ditu EKI Teknologia ikasgaiak.

12 unitateetan eskulana edo tailerra eta pentsaera konputazionala uztartuko dira, beti ere, ikasleen adinera eta ezaugarrietara egokituz, mailaz maila ikasketa esperientzia berriak eskainiz.

Zer da Teknologia? Galdera horrekin ematen diogu hasiera EKI Teknologia arloari. Hain zuzen ere, DBH 1.1 unitatean Teknologia zer den ulertzen saiatuko dira ikasleak. Aldiz, DBH 4. mailako ikasleek azken urteotako zein etorkizuneko aurrerapen teknologikoei erreparatuko diete eta, besteak beste, adimen artifiziala erabiltzen duen gailua eraikiko dute «Eta bihar, zer?» izenburu duen 3. unitatean.

ekigunea.eus atarian daude unitatez unitate mahaigaineratzen diren arazo-egoerak

EKI proiektuko gainontzeko arloetan bezalaxe, Teknologia ikasgaian ere ikasleei arazo-egoera esanguratsuak proposatuko dizkiegu. Egunerokoan maiz topatzen ditugun arazoak arakatuko dituzte, eta erronka berrien aurrean erabakiak hartu eta irtenbiderik egokiena aurkitzeko gai izango dira.

Unitate guztietan amaierako produktu funtzional bat sortzea izango dute helburu, eta horretarako, sormena, ekintzailetza eta ideiak adierazteko trebetasuna landu (ahoz, idatziz edo beste nolabait), eta denbora zein baliabide materialak kudeatzeko gaitasuna ere garatuko dute.

Mailaz mailaz, ondorengo alderdiak landuko ditugu:

- DBH 1. mailan, marrazten ikastearekin batera, egiturak lantzen hasiko dira, atzetik etorriko diren proiektuen euskarriak eraikitzen ikas dezaten. Horrekin batera, pentsaera konputazionala erabiltzen hasiko dira.

Zubi berri bat eraikitzeko proiektua egingo dute DBH 1. mailan

- DBH 2. mailan, marrazketan sakonduko dute, eta egurrarekin lanean hasiko dira. Operadore mekanikoen erabilera ere ikasiko dute, ondorengo proiektuetan mugimendua sartu ahal izateko. Gainera, elektrizitatea ere landuko dute, proiektuak elektrifikatu ahal izateko.

- DBH 3. mailan, ikasitakoan sakontzen jarraituko dute ikasleek, proiektu osatuagoak eraiki ahal izateko. Esaterako, negutegi bat eraikitzeko elektronika landuko dute, kotxe autonomoa eraikitzeko robotika, eta beso robotikoa sortzeko 3D diseinua eta pneumatika ikasiko dute.

Negutegia egingo dute DBH 3. mailan

- DBH 4. mailan, ordura arte ikasitakoa aplikatu beharko dute makina edo gailu berriak eraiki eta automatizatzeko. Azken unitatean, berriz, adimen artifiziala eta pentsaera konputazionala landuko dute. Hain zuzen ere, programa informatiko etiko eta iruzurti baten arteko aldea ikusi eta aztertzeko aukera izango dute.

DBH 4.3 unitatean adimen artifiziala erabiltzen duen gailua eraikiko dute.

Maiatzaren 16an, online aurkezpena

EKI Teknologia ikasgaiaren ikuspegi orokorra emateko helburuarekin, maiatzaren 16an, 15:00etatik 16:30era, aurkezpen saio bat ditugu, online, ikasmaterialaren egile Xabier Garcia eta Iñaki Zarautz kideen eskutik.

Parte hartzeko ezinbestekoa da aurretiaz izena ematea, HEMEN.

 

EKI Teknologia arloko ikasmaterialak ezagutu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan eta gustura joango gara zure zentrora:

Teléfono - Iconos gratis de tecnología 943 22 58 76

Correo electrónico - Iconos gratis de ikaselkar@ikaselkar.eus