Bloga

Zientzialariak bildumako komiki berria, Louis Pasteurri eskainia

DBH · 2023-11-02 · Ikaselkar

Partekatu

"Pasteur, mikrobioen iraultza" izenburupean, kimikari eta mikrobiologo frantziarraren bizitza eta ibilbidea jasotzen duen komiki-liburua kaleratu du euskaraz Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak, Zientzialariak bildumaren baitan.

Historian zehar izan diren zientzialari eta pentsalari handienen biografiak eta lorpenak haurrei ezagutzera eman nahi dizkie Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak, euskaraz eta modu atseginean eta entretenigarrian. 

Zientzialariak bildumako 10. komikia argitaratu berri du Ikaselkarrek: Pasteur. Mikrobioen iraultza.

Mikrobiologia klinikoaren aitzindaritzat jotzen da Pasteur. Berezko sorkuntzaren teoria ukatu zuen, frogatuz izaki bizidun oro datorrela beste izaki bizidun batetik. ‘Germenen teoria’ izenekoan bildu zituen mikroorganismoen inguruan zeuzkan ideiak, eta, horien bidez, atea ireki zion medikuntzaren ikerkuntza irauli zuen mundu berri bati, asepsiaren oinarriak ezarrita, baita garai hartatik gaurdaino hainbeste bizitza salbatu dituzten txertoenak ere.

Komiki honetako testu eta marrazkien bidez, Louis Pasteur nola bizi izan zen eta nola ikertu zuen ezagutuko dugu, eta nola deskubritu zuen mundu mikroskopiko bat, ordura arte ezezagunak ziren izaki bizidunez betea.

Zientzialariak bilduma

Zientziaren historian itzal handiko izenak aurki ditzakegu Zientzialariak bilduman. Jordi Bayarri komikigilea da bildumako liburuen egilea eta marrazkilaria, eta Maialen Berasategi Catalanek itzuli ditu euskarara.

Helburu bikoitza du egitasmoak: batetik, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea eta, horri lotuta, euskaraz irakurtzeko ohitura zabaltzea eta, bestetik, dibulgazio zientifikoaren bitartez, haur eta gazteei zientzia gerturatzea, STEAM arloekin lotutako bokazioak bultzatze aldera.

Hauexek dira bilduma osatzen duten aleak: