Bloga

Otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna

DBH · 2024-02-09 · Ikaselkar

Partekatu

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren bueltan, Zientzialariak bildumako komiki gomendioak bildu ditugu.

Zientziaren historian izan diren zientzialari eta pentsalari handienen bizitzak eta lorpenak haur eta gazteei gerturatzea du helburu Ikaselkar hezkuntza-argitaletxearen Zientzialariak bildumak.

Itzal handiko izenak aurki ditzakegu azken urteotan argitara emandako komiki-bilduman, eta Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren harira, emakume zientzialarien lana agerian jarri nahi du Ikaselkarrek, haur eta gazteek, bereziki neskek, emakume zientzialarien erreferenteak izan ditzaten. Hori dela eta, lau emakume zientzialariren komiki gomendioak bildu ditugu:

Helburu bikoitza du Zientzialariak egitasmoak: batetik, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea eta, horri lotuta, euskaraz irakurtzeko ohitura zabaltzea eta, bestetik, haurrak eta gazteak zientziara gerturatzea, historian zehar izan diren zientzialari eta pentsalari handien biografiak eta lorpenak modu atseginean eta entretenigarrian kontatuz.

Zientzialariak bilduma

Jordi Bayarri egile eta marrazkilariak sortu ditu bildumako komikiak, eta Maialen Berasategik itzuli ditu euskarara. Hauexek dira bilduma osatzen duten aleak: