Bloga

Neguko katalogoa 2021

Ikaselkar · 2021-11-23 · Ikaselkar

Partekatu

Haur eta gazteentzako euskarazko liburu eta jostailuen katalogo berria argitaratu dute elkarlanean Ikastolen Elkarteak, Elkarrek eta Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak. 

Aurten ere, Durangoko Azokaren atarian, Neguko katalogoa plazaratu du Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak, Elkarrekin eta Ikastolen Elkartearekin elkarlanean. Haur, gazte eta familiak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko helburuarekin, liburu, haur-kanten bilduma eta jostailu aukera zabala biltzen du katalogoak, adinaren arabera sailkatuta. 

Besteak beste, Ikaselkarrek plazaratutako Kuku! emozio bildumako album ilustratuak, horma-irudiak eta mahai-jolasak aurkituko ditugu bertan; baita Kimu bildumako irakurgaiak eta Zientzialariak saileko komiki-liburuak ere.

Katalogoan jasota dauden produktu guztiak Durangoko Azokan eskuratu ahal izango dira abenduaren 4tik 8ra, baita durangokoazoka.eus webgunean martxan jarriko den online dendan ere.