LH · 2024-10-18 · Ikaselkar
Kimu bildumako 'Badauzkat nire zulotxoan' eta 'Jakelinen egunerokoa', Bilboko metroan

‘Bazen behin...' erakusketa jarri dute metro geltokietan, euskarazko haur eta gazte literatura sustatzeko helburuarekin. Aukeratutako liburuen artean daude Kimu bildumako 'Badauzkat nire zulotxoan' eta 'Jakelinen egunerokoa'.
Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak sortutako 'Badauzkat nire zulotxoan' eta 'Jakelinen egunerokoa' liburuak ikusgai izango dira, hilabetez, Bilboko metro geltokietan ireki den 'Bazen behin...' erakusketan.
Lehen Hezkuntzako Kimu proiektuaren baitan sortu eta argitaratu ditu Ikaselkarrek bi liburuak. Bata, 'Badauzkat nire zulotxoan', Alaine Agirrek idatzi eta Irrimarrak ilustratu du; 'Jakelinen egunerokoa', aldiz, Nerea Ibarzabalek idatzitakoa da, eta Higinia Garayrenak dira ilustrazioak.
Euskarazko haur eta gazte literatura eta irakurzaletasuna sustatzea du helburu Metro Bilbaoren egitasmoak. Horretarako, euskal idazle eta ilustratzaileen 20 obra aukeratu dituzte, estilo eta molde askotarikoak, eta panelez jantzi dituzte Zazpi Kaleak, Moyua, Indautxu, Santimami eta Deustuko metro geltokiak.
Erakusketa azaroaren 15era arte izango da ikusgai.
Beste sarrera hauek ere interesgarriak izan daitezke
LH · 2025-11-17
Kimu bildumako 'Badauzkat nire zulotxoan' eta 'Jakelinen egunerokoa', Donostiako Okendo Kultur Etxean erakusgai
LH · 2025-06-06
Garazi Kamio eta Junkal Lertxundi idazleek JUUL saria jaso dute
LH · 2025-05-19
Lehen Hezkuntzan Musika lantzeko ikasmateriala sortu du Ikaselkarrek, EKI proiektuaren baitan




