DBH · 2022-04-28 · Ikaselkar
ESKOLA DIGITALA 7 jardunaldietan Ikaselkarrek emandako hitzaldia ikusgai

Partekatu
Joan den martxoaren 23an Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak hitzaldia eskaini zuen Heizek antolatutako ESKOLA DIGITALA 7 jardunaldietan, Ikas-irakaskuntzako ingurune digitala EKIrekin izenburupean. Hitzaldia ikusgai jarri du elkarteak sarean, gainerako hitzaldi guztiekin batera.
Ikas-irakaskuntzako ingurune digitala EKIrekin izenburupean, Ikaselkar hezkuntza argitaletxeko zuzendari Edurne Soraluzek eta Sustapen arduradun Julen Agirrezabalagak hitzaldia eskaini zuten ESKOLA DIGITALA 7 jardunaldietan.
Besteak beste, aniztasunari erantzuteko eta konpetentzien ebaluazio hezitzailea bideratzeko Eki proiektuak eskaintzen dituen aukerak izan zituzten hizpide.
Honako bideo honetan ikus daiteke hitzaldia osorik: