Bloga

Eskola Digitalaren 7. jardunaldian parte hartuko du Ikaselkarrek

Ikaselkar · 2022-03-04 · Ikaselkar

Partekatu

DBHko eki proiektua lantzeko eta garatzeko moodle plataforman oinarritutako ingurune digitala aurkeztuko du Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak, "Ikas-irakaskuntzako ingurune digitala EKIrekin" izenburupean.

HEIZEk antolatuta, berrikuntza digitalean eta metodologikoan sakontzea izango du helburu Eskola Digitalaren 7. jardunaldiak. Martxoaren 23an eta 24an egingo dira, Bilbon, eta goiz eta arratsaldeko egitaraua izango du. Ikusi egitaraua: eskoladigitala.eus.

Ikaselkar hezkuntza argitaletxeko zuzendari Edurne Soraluzek eta Sustapen arduradun Julen Agirrezabalagak hitzaldia eskainiko dute martxoaren 23an, 11:30etik 12:15era, ERIMA aretoaneki DBHrako Ikaselkarren ingurune digitala izango dute hizpide.

Besteak beste, aniztasunari erantzuteko eta konpetentzien ebaluazio hezitzailerako eskaintzen dituen aukerak azalduko dituzte. Ikaselkarren gainontzeko proposamenetan bezala, euskaran ardazturiko eleaniztasuna eta euskal kulturaren transmisioa ditu ezaugarri bereizgarri.

Labur-labur, hona hemen ingurune digitalaren gakoak:

  • Moodle plataforman oinarritua.
  • Arazo-egoera errealen ebazpenean oinarritutako ikaskuntza.
  • Diziplinarteko arazo-egoera berriak.
  • Ebaluazio hezitzailea bideratzeko tresnak. Autoerregulazio eta autozuzenketako jarduerak.
  • Konpetentzien ebaluaziorako errubrikak txertaturik.
  • Ikasleen ikasketa prozesuaren unean uneko jarraipen zuzena eta feedback edo erretroalimentazio pertsonalizatua bideratzeko tresna.
  • Aniztasunari erantzuten dion IDU ikuspegia.
  • Eduki moldagarriak, proposatutakoak egokitu edota eduki berriak sortzeko eta partekatzeko aukera.
  • Ikus-entzunezko baliabideak eta informazio anitzetara sarbidea.
  • Teknologia, Frantsesa eta Musika diziplina berriak. 
  • DBH1etik 4ra arteko ikas-ibilbide osoa ikasleen eskura.

eki DBH proiektuaren gainean informazio zuzena eta pertsonalizatua jaso nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan!