DBH · 2023-02-23 · Ikaselkar
EKI Digcomp · Nola lantzen du konpetentzia digitala EKI proiektuak?
Eki proiektuan lantzen den konpetentzia digitalaren mapa biltzen duen online datu-basea aurkeztu du Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak.
DigComp Europako herritarrentzako gaitasun digitalerako markoa du oinarri Eki proiektuak. Marko europarrak landu beharreko 5 eremu hauek zehazten ditu: informazioa, komunikazioa, edukiak sortzea, segurtasuna eta arazoak bideratzea.
Orain, Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak digcomp.ikaselkar.eus atarian bildu du EKIren konpetentzia digitalari dagokion informazio guztia, modu bisual eta intuitibo batean. Diziplina, maila eta jarduera tipologiaren arabera antolatuta dago datu-basea, behar dugun informazioa oso erraz eta azkar aurkitzeko moduan. Atarian izena eman beharra dago informazioa jasotzeko. Behin izena emanda, automatikoki izango dugu datu-basera sarbidea.
Oraingoz DBHko Eki proiektuari dagokion informazioa dago ikusgai baina laster LHkoa ere eskuragarri izango da.
Datu-baseaz gain, Ikaselkarren ikt.ekigunea.eus atarian, DBHko EKI proiektuaren konpetentzia digitalaren marko orokorra eskura daiteke, baita mailaz maila eta arloz arlo ere.