eki DBH
EKI DBH 1-4
Konpetentzietan oinarritutako ikas-irakaskuntza
- Ikaslearen irteera-profila da abiapuntua eta helmuga.
- Funtsezko konpetentziak ikasarloetan lantzen dira.
- Diziplinarteko egoerak eskaintzen ditu, arlo desberdinetako edukiak eta helburuak uztartuz.
- Konpetentzia digitala ikasarlo guztietan garatzen da [EKI Digcomp]
Ikas-egoerak, konpetentziak eskuratzeko eta garatzeko
- Ikas-egoera esanguratsu eta konplexuen aurrean jarriko ditugu ikasleak.
- Oinarrizko jakintzak eskuratzeko, integratzeko eta egoera berrietara transferitzeko gai izango dira.
- Adimen emozionala eta pentsamendu kritikoa helburu.
Ikuspegi inklusiboa eta aniztasunaren trataera (IDU)
- Unitate bakoitzaren hasieran helburuak argi adierazten dira.
- Aniztasunari erantzuteko baliabideak eskaintzen ditu.
- Talde-lana eta elkarren arteko laguntza sustatzen du.
Ebaluazio hezigarria
- Ikaslearen garapen osoa aintzat hartzen du.
- Behaketan, jarraipenean eta eguneroko lanean oinarritzen da ebaluazioa: AUTORREGULAZIOA eta AUTOEBALUAZIOA.
- Hobeto ikasteko prozesuetan jartzen da azpimarra, ez da azkenengo emaitzan soilik oinarritzen.
Euskaran ardazturiko eleaniztasuna eta euskal kulturaren transmisioa
Ikas-irakaskuntzarako ingurune malguak
Ikastetxe bakoitzaren eta ikasleen beharretara erraz egokitzeko ikas-irakaskuntzarako ingurunea eratzeko malgutasuna eskaintzen du eki proiektuak.
Ekigunea, paperezko liburua eta ingurune digitala uztartuz
- Ikasleen motibazioa eta parte-hartzea sustatzen du.
- Edukien lanketan laguntzen du eta ulermena errazten du.
- Taldean lan egiteko eta ikasgela mundura irekitzeko aukera eskaintzen du.
- Baliabide eta prozedura anitzek ezagutza partekatua eraikitzen laguntzen dute.
- Ikasleen aniztasunari erantzuten dio.
Saioka, ikaskuntza-irakaskuntzarako ingurune digitala
- Aniztasunari erantzuten dion IDU ikuspegia (Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala).
- Eduki moldagarriak, proposatutakoak egokitu edota eduki berriak sortzeko aukera, ibilbide pertsonalizatuak ahalbidetuz.
- Ebaluazio hezitzailea bideratzeko tresnak: autozuzenketadun zein bestelako jarduerak eta jarduera ugari plataforman bertan egiteko.
- Konpetentzien ebaluaziorako errubrikak txertatuta.
- Ikasleen ikasketa prozesuaren unean uneko jarraipen zuzena eta feedback pertsonalizatua bideratzeko tresnak.
- Ikasle-irakasle zein ikasle-ikasle arteko komunikazioa ahalbidetzen du.
- Ikus-entzunezko baliabideak, ariketa interaktiboak edota norbere lanak garatzeko txantiloiak liburuan integratuta.
- DBH 1etik 4ra arteko ikas-ibilbidea ikasleen eskura.
ZER BALIABIDE IZANGO DITUZUE GELAN?
Irakaslearentzako baliabideak:
Proiektua gelaratu eta eguneroko planifikazioa egiten laguntzeko erremintak eta baliabideak izango dituzu beti eskura.
- Gida didaktikoak. Unitate bakoitzaren gaineko azalpenak, erantzunak, jarraibideak eta iradokizunak izango dituzu gida didaktikoetan.
- Ebaluaziorako tresnak. Jakintzen eta konpetentzien garapen-mailaren ebaluazioa bideratzeko jarraibideak edota jarduera espezifikoak eskaintzen dizkizugu. Halaber, errubrikak, irizpideak eta lorpen-mailak zehaztuta izango dituzu.
- Tutoretza-bideoak. Eguneroko jardunean laguntzeko, eki proiektua erabiltzen trebatzeko bideo laburrak, baita proiektuaren egileek egindako prestakuntza-saioak ere eskaintzen dizkizugu.
- Ikasmaterial digitala. Ingurune digitalera egokitutako ikasmateriala eskuratu ahal izango duzu.
- Ekigunea. Liburuaren ezinbesteko osagarria da, euskarri digitalak biltzen dituen ataria. ikt.ekigunea.eus atarian proposatzen zaizkizuen aplikazioak eta ingurune digitalak erabiltzen trebatzeko tutoretza-bideoak dituzu bertan.
Ikaslearentzako baliabideak:
Askotariko baliabideak izango ditu ikasleak eskura, erdietsi beharreko konpetentzia maila eta jakintzak eskura ditzan. Horrela, bakoitzaren ikasteko erritmoetara eta moldeetara egokitzen da ikas-irakaskuntza.
- Ikaslearen liburua. Paperean zein digitalean, ikaslearen liburuak biltzen ditu ikasleak ikasturtean zehar landuko dituen eduki eta jarduera guztiak, hiru unitate didaktikotan banatuta.
- Jarduera-fitxak. Unitate didaktikoetako jarduerek eskatzen dituzten adierazpenak eta ariketak egiteko euskarria dira: grafikoak, txantiloiak, taulak, mapa kontzeptualak, inkestak…
- Lan-koadernoak. Unitate didaktikoen osagarriak dira, lanketa sistematikoak biltzen dituztenak.
- Ekigunea. Paperezko liburuaren ezinbesteko osagarria da, euskarri digitalak biltzen dituen ataria. Entzungaiak, ikus-entzunezkoak, animazioak, irudiak, jarduera osagarriak, konpetentzia digitala lantzeko fitxak eta informazio-testuak daude bertan.
eki DIGCOMP
DigComp Europako herritarrentzako konpetentzia digitalen markoa du oinarri eki proiektuak. Hain zuzen ere, marko europarrak landu beharreko 5 eremu hauek zehazten ditu: informazioa, komunikazioa, edukiak sortzea, segurtasuna eta arazoak bideratzea.
Nola lantzen du eki proiektuak konpetentzia digitala? Datu-basea osatu dugu diziplina, maila eta jarduera tipologiaren arabera antolatuta. Kontsultatu nahi duzu? Eman izena ondorengo atarian:
Konpetentzia Digitala EKI proiektuan - DIGCOMP
eki proiektua sakonago ezagutu nahi baduzu eta eskaintzen dituen materialak ikusi eta aztertu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan.
-
eki proiektuaren ezaugarri eta gako nagusiak: