LH · 2023-03-10 · Ikaselkar
Webinarra: Konpetentziak nola ebaluatu Kimu proiektuan

Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak Kimu proiektuaren ebaluazio-eredua aurkezteko webinarra egingo du martxoaren 30ean.
Curriculum berria aintzat harturik, Kimu proiektuaren ebaluaziorako proposamena sortu du Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak. Ikaselkarren gainontzeko proiektuetan bezala, ebaluazioa hezitzailea da eta irteera-profilean zehaztutako funtsezko konpetentzien garapen-maila izango da ikasleen ikaskuntza ebaluatzeko prozesuaren ardatz.
Curriculum berriaren gakoak azaltzeko webinarra egin ostean, ebaluazioaren gaia lantzeko webinarrak egingo ditu datozen asteotan Ikaselkarrek. Hiru zuzeneko saio izango dira denera, hezkuntza-proiektu bakoitzeko bat: Kimu, eki LH eta eki DBH.
Lehenengoa datorren martxoaren 30ean egingo da, ostegunarekin, 12:45etik 13:45era. «Konpetentziak nola ebaluatu Kimu proiektuan» izenburupean, Belen Baztarrika Lehen Hezkuntzako arduradunak eta Amaia Artolazabal Curriculumaren arduradunak Kimu proiektuaren garapenerako proposatzen den ebaluazio-eredua azalduko dute.
Kimu proiektuaren erabiltzaile diren hezkuntza-zentroetako irakasleei ez ezik, LH 1, 2 eta 3. mailako proiektua ezagutzeko interesa duten irakasleei ere zuzenduta dago. Parte hartu nahi duten irakasleek izena eman behar dute aurrez.
- «Konpetentziak nola ebaluatu Kimu proiektuan» · EMAN IZENA
Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak 2023-24 ikasturtean izango du prest Kimu proiektua bere osotasunean, LH 1., 2. eta 3. mailetarako. Errealitate hurbileko egoeretan kokatzen du ikaskuntza eta ikasleen funtsezko konpetentziak garatzea du helburu.
LH 1. eta 2. mailak hiru proposamen didaktikotan egituratu dira: Erronka, Euskara eta literatura eta Matematika. LH 3. mailan Lengua castellana y literatura ere gehitzen zaie.
Zerk bereizten gaitu?
- Berrikuntza pedagogikoan oinarriturik, eta 10 urtetik gorako eskarmentua bildurik, konpetentzien araberako hezkuntza-proiektuak eskaintzen dizkizugu.
- 2 urtetik 16 urtera arteko hezkuntza-eredua osatu dugu, etapa bakoitzean eta etapa barruan ikasleen ezaugarri eta beharretara egokitzen dena; ikaslearen irteera-profila dugu abiapuntu eta helmuga.
- Euskaran ardazturiko eleaniztasuna eta euskal kulturaren transmisioa gauzatzeko baliabideak bermatzen ditugu.
- Irakasleen ahalduntzea helburu, bidelagun izango gaituzu; laguntza eta erantzuna bideratzeko gaitasuna duen profesional taldearen eskutik.
Kimu proiektua sakonago ezagutu nahi baduzu eta eskaintzen dituen materialak ikusi eta aztertu nahi badituzu – ikasleen liburuak, irakaslearen gidak, gelarako material manipulatiboa, jokoak eta ingurune digitala –, jarri gurekin harremanetan.