Hezkuntza · 2023-02-21 · Ikaselkar
Curriculum berria indarrean sartzeak zertan eragingo dizu? Gakoak eta gure ibilbide proposamenak

Partekatu
Zigor Ibarzabal hezkuntza-arduradunaren eta Julen Agirrezabalaga Sustapen arduradunaren eskutik, curriculum berriaren gako nagusiak eta Ikaselkarrek eraldatu dituen hezkuntza-proiektuak izan ditugu hizpide otsailaren 15ean egin ditugun webinarretan.
«Curriculum berria indarrean sartzeak zertan eragingo dizu? Gakoak eta gure ibilbide proposamenak» izenburupean, Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak webinarrak egin ditu LHko eta DBHko irakasleei zuzenduta.
Ikaselkarreko hezkuntza-arduradun Zigor Ibarzabalek eta Sustapen arduradun Julen Agirrezabalagak hartu dute hitza. Ibarzabalek curriculum berriaren gako nagusiak laburbildu ditu lehenik, eta ondoren Agirrezabalagak Ikaselkarrek eraldatu dituen hezkuntza proiektuak aurkeztu ditu.
Ondorengo bideoetan bata eta bestearen hitzaldiak berriro ikusteko aukera izango duzu:
- Curriculum berriaren gakoak · Zigor Ibarzabal, hezkuntza-arduraduna
- LHrako Ikaselkarren ibilbide proposamenak · Julen Agirrezabalaga, Sustapen arduraduna
- DBHrako Ikaselkarren ibilbide proposamenak · Julen Agirrezabalaga, Sustapen arduraduna
Erabilitako aurkezpenak eskuratu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan eta helaraziko dizkizugu.
Halaber, gure hezkuntza-proiektuak sakonago ezagutu edota hitzordua eskatu nahi baduzu, mesedez, jarri lasai harremanetan gurekin:
T.: 943 22 58 76
E.: ikaselkar@ikaselkar.eus
Nahiago baduzu, eman zure datuak eta gu jarriko gara zurekin harremanetan: hitzordua eskatu. Mila esker!
Beste sarrera hauek ere interesgarriak izan daitezke

Hezkuntza · 2023-02-28
Haur Hezkuntzatik DBHra arteko hezkuntza-ibilbidea osatu du Ikaselkarrek

Hezkuntza · 2023-02-23
EKI Digcomp · Nola lantzen du konpetentzia digitala EKI proiektuak?

Hezkuntza · 2023-02-09
Otsailaren 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna · Ikasleekin lantzeko proposamen didaktikoak