DBH · 2024-05-08 · Ikaselkar
Webinarra · Eremuetarako jauzia nola egin Bigarren Hezkuntzan
Eremuetarako jauzia noiz eta nola egin hausnartzen ari diren institutu eta ikastetxeetako irakasle eta berrikuntza-arduradunei zuzenduta, webinarra egingo dugu maiatzaren 21ean.
Parte hartzeko interesa dutenek, aurretiaz izena eman behar dute.
Nafarroako zein EAEko curriculum-dekretu berriek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasgaiak eremuka antolatzea sustatzen dute, proiektu globalizatuen bidez, etaparen lehenengo bi mailetan gutxienez. Hala, ikastetxe batzuk hasi dira eremuka lan egiten baina, oro har, zalantza eta galdera asko sortzen dira eremuen antolaketa diseinatu eta planifikatzerako orduan.
Zer dira eremuak? Zer onura eta abantaila eskaintzen dizkigute? Nondik hasi eremuak ikasgelan ezarri eta arrakastaz garatzeko? Zer baliabide beharko ditugu horretarako? Nola egingo dugu ebaluazioa?
Irakaskuntza konpetentzialean 10 urte baino gehiagoko esperientziak ematen digun begirada zorrotz eta bermearekin, Ikaselkar hezkuntza-argitaletxean ere erronka berri honi heldu eta eremukako lanketara begirako proiektu aitzindari bati ekin diogu. Gogoeta eta hausnarketa prozesu betean da lantaldea eta datorren ikasturtean kontraste lanak egingo dira irakasle eta ikasleekin.
Testuinguru honetan, Eremuetarako jauzia nola egin Bigarren Hezkuntzan webinarra egingo dugu maiatzaren 21ean, 15:00etatik 16:00etara. Zigor Ibarzabal hezkuntza arduradunaren eta Mikel Antia sustapen arduradunaren eskutik, batetik, eremukako lanketan arrakastaz aritzeko gure ibilbide proposamena azaldu eta, bestetik, eremuka antolatutako irakaskuntza-ereduaren gaineko ikuspegi espezializatua eskaintzea izango du helburu.
Saioa eremuetarako jauzia egin duten eta egiteko asmoa duten institutu eta ikastetxeetako irakasle, zuzendaritza taldeetako kide eta berrikuntza-arduradunei zuzenduta dago. Parte hartzeko interesa dutenek, aurretiaz izena eman beharko dute.
Gurekin harremanetan jartzeko, mesedez, idatzi edo deitu lasai:
T.: 943 22 58 76
E.: ikaselkar@ikaselkar.eus