Ikaselkar · 2023-11-10 · Ikaselkar
Neguko katalogoa 2023

Haur eta gazteentzako euskarazko liburu eta jokoen katalogo berria argitaratu dugu, Elkar eta Ikastolen Elkartearekin elkarlanean.
Haur, gazte eta familiak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko helburuarekin, 2023ko Neguko katalogoa osatu dugu Elkar eta Ikastolen Elkartearekin batera. Ipuin, jakintza-liburu, komiki, haur kantuen bilduma eta mahai-joko aukera zabala biltzen du, adinaren arabera sailkatuta.
Besteak beste, KUKU! emozio-programaren baitan sortutako album ilustratuak, horma-irudiak eta jokoak aurkituko ditugu bertan; baita Kimu bildumako obra literarioak eta Zientzialariak saileko komiki-liburuak ere.
- Ikusi eta deskargatu Neguko katalogoa 2023